Wikipedia, Entziklopedia askea
Mack Sennett
|
---|
|
|
Jaiotza
| Melbourne (Quebec)
,
1880ko
urtarrilaren 17a
|
---|
Herrialdea
|
Ameriketako Estatu Batuak
Kanada
|
---|
Lehen hizkuntza
| ingelesa
|
---|
Heriotza
| Woodland Hills
,
1960ko
azaroaren 5a
(80 urte)
|
---|
Hobiratze lekua
| Holy Cross Cemetery
(en)
|
---|
|
Hizkuntzak
| ingelesa
|
---|
|
Jarduerak
| film-zuzendaria
,
zinema ekoizlea
,
aktorea
,
gidoilaria
,
argazki-zuzendaria
,
telebista aurkezlea
,
musikagilea
,
zinema aktorea
,
producer
(en)
eta
komediantea
|
---|
Jasotako sariak
| |
---|
Genero artistikoa
| film mutua
|
---|
|
|
Mack Sennett
(
Michael Sinnott
jaioa;
Richmond
,
Quebec
,
1880ko
urtarrilaren 17a
?
Woodland Hills
,
Kalifornia
,
1960ko
azaroaren 5a
) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen. Antzezlea, zuzendaria eta produktorea izan zen.
Music-hallean
lan egin zuen zineman hasi aurretik. 1909an eta 1910ean,
Griffithen
film barregarrietan lan egin zuen, antzezle gisa. 1912an, Keystone Comedies Corp. produkzio-etxea sortu zuen, Estatu Batuetako
zinema mutu
barregarriaren eskolan garrantzi handia izan zuena. 1915ean, Triangle-Keystone enpresa sortu zuen, Griffithekin eta
Incerekin
batera. Antolatzaile bikaina izan zen, talentu handiko antzezle berriak ezagutarazi zituen, eta umore estilo berezi bat sortu zuen, basatia eta absurdoa, egunerokotasunari atxikia, harrapaketan eta ihesean, bata besteari lotutako
gag
-etan eta etengabeko txikizioan oinarritua. Ospe handia izan zuten antzezleak kontratatu eta ezagutarazi zituen:
Charles Chaplin
,
Roscoe Arbuckle
(Fatty),
Ben Turpin
,
Harry Langdon
,
Wallace Beery
... Polizia-talde bat (Keystone Cops) eta suhiltzaile-talde bat sortu zituen, benetako gertakizunetara bidali ondoren, bere film barregarrietan agertzen zirenak. Berak sortutako
Bathing Beauties
emakume-taldeak (
Gloria Swanson
tartean, besteak beste)
erotismo
kutsua eman zien bere film askori. Arrakasta handia izan zuen, eta eskandalua ere sortu zuen. 1914tik aurrera, zuzendaritza utzi, eta filmak gainbegiratzeari ekin zion. Zinema soinuduna hasi zenean, haren zinemagintza gainbeheran zegoen, eta 1935ean, zinema utzi zuen. 1100 bat film egin zituen.