Wikipedia, Entziklopedia askea
Lombardiako Giroa
(ofizialki
Giro di Lombardia
)
1905etik
Italiako
Lombardia
eskualdean
urrian
ospatzen den
txirrindularitzako
klasiko bat da.
Hildako hostoen klasikoa
bezala ezagutzen da
udazkenean
ospatzen delako.
Monumentu ziklista
bezala ezagutzen diren bost lasterketetako bat da
Milan-San Remo
,
Paris-Roubaix
,
Flandriako Tourra
eta
Lieja-Bastogne-Liejarekin
batera.
Lehen Mundu Gerrak
ez zuen klasiko hau ospatzea eragotzi, bai ordea
Bigarren Mundu Gerrak
1943
eta
1944an
.
Jada desagertua den
Munduko Txirrindularitza Kopako
(
1989
-
2004
) azken proba izan zen, baita
2005
eta
2007
arteko
UCI ProTourreko
eta
2009tik
honako
UCI World Tourreko
azken proba ere.
Lehen edizioa
1905ean
ospatu zen eta
Milan
-Milan deitu zen.
1907an
bere egungo izena jaso zuen. Probaren ibilbidea askotan aldatu da.
Milan
,
Sesto San Giovanni
,
Bergamo
,
Varese
,
Monza
eta
Cuneo
lasterketa honetako hasiera eta amaiera izan dira.
2004an
Suitzako
Mendrision
hasi eta
Italiako
Como
hirian amaitu zen. Lonbardiako Giroko igoerarik ospetsuena
Maddona del Ghisallo
da. Bere tontorrean museo bat duen aldare bat dago, txirrindularitza eta erlijioari buruzko argazki eta objektuak dituena.
Proba hau aldi gehiagotan irabazi duen txirrindularia
Fausto Coppi
italiarra da, bost garaipenekin (horietatik lau jarraian) eta bigarrena
Alfredo Binda
da, laurekin. Hiru aldiz irabazi dutenak
Costante Girardengo
,
Gaetano Belloni
,
Gino Bartali
,
Sean Kelly
eta
Damiano Cunego
dira.