Wikipedia, Entziklopedia askea
Lewis Milestone
(
Leib Milstein
zuen benetako izena;
Kishinev
,
Besarabia
,
1895eko
irailaren 30a
-
Los Angeles
,
1980ko
irailaren 25a
) zinema zuzendaria izan zen,
Oscar Saria
bitan irabazitakoa.
Kishineven
jaio zen,
Bessarabian
, egun
Moldavia
, artean Errusiar Inperioaren lurraldea zen hartan.
Lehenengo Mundu Gerra
hasi aurretik
Ameriketako Estatu Batuetara
joan zen, eta armadan izena eman bitartean hainbat lanetan jardun zuen. Gerran zuzendari laguntzaile egin zuen lan, erreportajeak filmatzen.
1919an
estatubatuar herritartasuna lortu zuen. Gerra amaituta,
Hollywoodera
joan zen eta muntatzaile eta zuzendari laguntzaile aritu zen, harik eta
Howard Hughesek
Two Arabian Knights
filma zuzentzeko aukera eskaini zion arte: horrela 1928ko
Zuzendari onenaren Oscar Saria
irabazi zuen, sari horiek banatzen hasi ziren aurreneko urtean hain zuzen ere. Bi urte geroxeago eta
All Quiet on the Western Front
filmagatik bigarren Oscar saria jaso zuen,
Erich Maria Remarque
idazlearen eleberrian oinarritua. Hurren etorri zen
The Front Page
, eta lan honengatik sarietarako izendapena ere jaso zuen; irabazi ez baina. 1940an ostera ere izendatu zuten
Of Mice and Men
filmagatik. Milestoneren lan garrantzitsuenak 30eko eta 40ko hamarkadetakoak dira, eta kameraren erabilera iaioa eta argitzeko abilezia ezaugarri izan zituen. 1950etik aurrera zinemarako zein telebistarako egin zuen lan.
Lewis Milestone 1980an hil egin zen.
- 1963 ?
Arrest and Trial
(
telebistarako
lana)
- 1962 ?
Mutiny on the Bounty
- 1960 ?
Ocean's Eleven
- 1959 ?
Pork Chop Hill
- 1957 ?
Have Gun ? Will Travel
" (telebistarako)
- 1954 ?
La Vedova X
- 1954 ?
They Who Dare
- 1953 ?
Melba
- 1952 ?
Kangaroo
- 1952 ?
Les Miserables
- 1950 ?
Halls of Montezuma
- 1949 ?
The Red Pony
- 1948 ?
No Minor Vices
- 1948 ?
Arch of Triumph
- 1946 ?
The Strange Love of Martha Ivers
- 1945 ?
A Walk in the Sun
- 1944 ?
The Purple Heart
- 1944 ?
Guest in the House
- 1943 ?
The North Star
- 1943 ?
Edge of Darkness
- 1941 ?
My Life with Caroline
- 1940 ?
Lucky Partners
- 1939 ?
The Night of Nights
- 1939 ?
Of Mice and Men''
- 1936 ?
The General Died at Dawn
- 1936 ?
Anything Goes
- 1935 ?
Paris in Spring
- 1934 ?
The Captain Hates the Sea
- 1933 ?
Hallelujah, I'm a Bum
- 1932 ?
Rain
- 1931 ?
The Front Page
- 1930 ?
All Quiet on the Western Front
- 1929 ?
Betrayal
- 1929 ?
New York Nights
- 1928 ?
The Racket
- 1928 ?
Tempest
(izena ez da ageri)
- 1928 ?
The Garden of Eden
- 1927 ?
Two Arabian Knights
- 1927 ?
The Kid Brother
(izena ez da ageri)
- 1926 ?
Fine Manners
(izena ez da ageri)
- 1926 ?
The New Klondike
- 1926 ?
The Caveman
- 1925 ?
Seven Sinners
- 1919 ?
Fit to Win
- 1918 ?
Positive
- 1918 ?
Posture
- 1918 ?
The Toothbrush
|
---|
1927?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|