La Fenice
(euskaraz "
fenixa
")
Veneziako
antzokia da, munduko
opera antzokirik
ospetsuenetakoa. Bertan
italiar
opera
ezagunenetako asko estreinatu dira.
1774an
, San Benedetto Antzokia, Veneziako opera antzokirik garrantzitsuena zena berrogei urte baino gehiagoko historiarekin, sute batek suntsitu zuen. Berreraiki eta gutxira, administratzen zuen konpainia eta jabeak ziren veneziarren arteko gatazka legal bat sortu zen. Gatazka hau familiak irabazi zuen, eta, beraz, konpainiak bere kontura antzoki berri bat eraikitzea erabaki zuen Campo San Fantin plazan.
Lanak
1790eko
ekainean
hasi eta
1792ko
maiatzean
amaitu ziren. Antzoki berria
La Fenice
izenarekin bataiatua izan zen konpainiaren birsortzea ohoratzeko, lehenik bere errautsetatik, eta ondoren bere lekualdatzetik. La Fenice
1792ko
maiatzak 16an
inauguratu zen
Giovanni Paisielloren
I Giochi di Agrigento
izeneko operarekin.
Jada
XIX. mendearen
hasieran, La Fenicek
Europan
zuen ospea oso handia zen.
Gioacchino Rossinik
han bi opera egin zituen,
Vincenzo Bellinik
beste bi estreinatu zituen, eta
Gaetano Donizetti
garaile itzuli zen Veneziara hamazazpi urte
Milanen
eta
Napolin
eman ondoren.
1836ko
abenduan antzokiak beste hondamendi bat jasan zuen. Beste sute batek suntsitu zuen, eta azkar berreraiki behar izan zen, bere ateak berriz
1837ko
abenduan irekiz.
1884an
hasi zen
Giuseppe Verdiren
elkarlana antzokiarekin,
Ernaniren
ekoizpen batekin
inauteri
denboraldian. Gero,
Attila
,
Rigoletto
,
La Traviata
eta
Simon Boccanegra
estreinatu ziren hurrenez hurren.
Lehen Mundu Gerran
zehar, La Fenice itxia izan zen, eta bere aktibitateak berrabiatu zituenean ekoizpen ugarirekin egin zuen, eta munduko kantari eta zuzendari garrantzitsuak erakarriz.
1930ean
Veneziako Bienalak
Musika Garaikidearen lehen Nazioarteko Jaialdia hasi zuen, non
Igor Stravinski
eta
Benjamin Britten
bezalako konposatzaileak aurkeztu ziren. Jaialdi honen ondorengo edizioetan
Luciano Berio
,
Luigi Nono
eta
Silvano Bussotti
ere aurkeztu dira beste batzuen artean.
1996ko
urtarrilak 29an
beste sute batek erabat suntsitu zuen antzokia. Sutea eragindakoa izan zela jakin zen, eta Veneziako auzitegi batek erruduntzat konpainiarekin kontratu arazoak zituzten bi argiketari jo zituen. Berreraikitzi lanak
2001ean
hasi eta
2003ko
abenduak 14an
antzokia berriz irekiz amaitu ziren, Beethoven, Wagner eta Stravinskiren lanak zituzten inaugurazio kontzertu batekin. Berreraikuntza
Aldo Rossiren
ardurapean egon zen, nork XIX. mendeko jatorrizko estiloa errespetatu zuen. Pertsonaren batzuk antzoki berri bat eraikitzeko aukera alferrik galdu izana kritikatu dute.
Antzoki hau
Salma Hayek
eta
Francois-Henri Pinaulten
ezkon afariaren egoitza izan zen
2009ko
apirilaren 26an
.
Death at La Fenice
k,
Donna Leonek
sortutako saileko lehen eleberria dena eta Guido Brunetti inspektoreak protagonizatzen duena, agertoki bezala veneziar antzoki hau du.
-
Francesco Bagnararen zirrimarra
Lucia di Lammermoor
lanaretzat
-
Jatorrizko aretoa 1837an
-
Agertokia 2005ean