Wikipedia, Entziklopedia askea
Kotoi makina
1793an asmatu zuen
Georgian
Eli Whitney
estatubatuarrak,
kotoiaren
hazia
bere
zuntzetik
bereizteko.
Makina honi esker, ordura arte
Estatu Batuetako
esklaboek
eskuz egindako lana asko sinplifikatu zen.
[1]
Oso asmakizun garrantzitsua izan zen
kotoiaren
hazkuntzaren historian. Horretarako,
Eli Whitneyk
patentea jaso zuen
1794ko
martxoaren 14an
.
Eli Whitneyren
laguntzaile mekaniko izandako Hodgen Holmesek garapen garrantzitsu bat gehitu zion, 1796an, Whitneyren makinari: zilindroen kakoak zerrekin ordeztuta, hondakin indizea asko mugatu zuen. Bere makinak punta-danborra ordezkatzen zuen, zilindro baten gainean jarritako zerra zirkular batzuez, erregularki sakabanatuta.
[2]
Matilda Joslyn Gageren
arabera, kotoi makinaren diseinatzaile nagusia Catherine Littlefield Greene izan zen, baina, ohi bezala, historiak gizon bati,
Eli Whitneyri
eman zion ohore hori.
[3]