Wikipedia, Entziklopedia askea
Klima mediterraneoa
Mediterraneo itsasoaren
inguruko lurralde gehienetako berezko
klima
da.
Uda
bero eta lehorrak izaten dira eta
negu
epel eta hezeak. Munduko bost eskualdek daukate horrelako klima:
Mediterraneoko arroa
,
Kaliforniako
itsasaldea,
Mendebaldeko
eta
Hegoaldeko Australia
,
Hego Afrikako
hegomendebaldea eta
Txileko
erdialdea.
Koppen-Geiger sailkapenean
bi subtipo bereizten dira:
Klima mediterraneoa, uda beroekin
(Csa) eta
Klima mediterraneoa, uda freskoekin
(Csb).
Klima mediterraneoa duten eskualdeetan udak bero eta lehorrak izaten dira eta neguak epel, edo hotzak, eta hezeak. Eskualde hauetako bakoitzarekin
antizikloi
azpitropikal bana dago loturik:
Azoreetakoa
,
Hego Atlantikokoa
, Ipar Pazifikokoa, Hego Pazifikokoa eta Indikokoa. Udan antizikloiak,
ozeanoen
gainetik, poloetarantz higitzen dira, zeru
oskarbiak
eta tenperatura altuak ekarriz. Neguan, berriz, antizikloiak
ekuatorerantz
mugitzen dira eta eskualde horiek prezipitazioak ekartzen dituzten fronte-depresioen eraginpean gelditzen dira.
Koppen klima sailkapenean Klima mediterraneoak, "Uda lehorreko klima azpitropikalak" ere deituak,
Csa
eta
Csb
kodeekin definitzen dira
[1]
:
- C
hizkiak
klima epel euritsua
dela adierazten du. Hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 10 °C-tik gorakoa da, eta hilabete hotzenekoa -3 °C eta 18 °C artekoa (0 °C eta 18 °C artekoa beste klimatologo batzuen arabera).
- s
hizkiak
uda lehorra
dela adierazten du. Udako hilabete lehorreneko prezipitazioa 30 mm-tik beherakoa da (40 mm-tik beherakoa beste klimatologo batzuen arabera) eta hilabete hezeeneko prezipitazioaren herena baino txikiagoa.
- Hirugarren hizkiak udako tenperaturari erreferentzia egiten dio:
- a
:
Azpitropikala
. Uda beroa da. Hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 °C-tik gorakoa da. Urteko lau hilabete edo gehiagotan batez besteko tenperatura 10 °C-tik gorakoa da.
- b
:
Epela
. Uda leuna da. Hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 °C-tik beherakoa da. Urteko lau hilabete edo gehiagotan batez besteko tenperatura 10 °C-tik gorakoa da.
Sailkapen honen arabera
klima ozeanikoko
, eta ez mediterraneoko, lurralde batzuek (
Ipar Amerikako
iparmendebaldeko itsasaldea,
Txileko
hegoaldearen gehiena,
Argentinako
erdi-mendebaldea,
Portugalgo
iparraldea eta
Espainiako
iparmendebaldea)
Csb
ren eskakikunak betetzen dituzte. Hori dela eta, Trewarthak zenbait aldaketa egin zituen Koppen klima sailkapenean eta beste bi baldintza ezarri zituen
Cs
klimentzat:
- Urteko zortzi hilabete edo gehiagotan batez besteko tenperatura 10 °C-tik gorakoa izan behar da.
- Urteko pilatutako prezipitazioa 900 mm baino txikiagoa izan behar da.