Wikipedia, Entziklopedia askea
Kelli Giddish
(
Cumming (Georgia)
,
1980ko
apirilaren 13a
)
aktore
estatubatuarra
da.
Law & Order: Special Victims Unit
telesailean
Amanda Rollins
detektibearen rola betetzeagatik da ezaguna.
Kelli Giddish
Cumming (Georgia)
hirian jaio zen eta aitonak sartu zion zinemarekiko zaletasuna,
Atlantako
Fox antzokira eramaten baitzuen txikitan
[1]
. Kirolaria ere bazen gaztaroan Central Forsyth High School-eko
sofbol
taldeko partaidea izan zen
[2]
. Indianako Evansvilleko Unibertsitatean Antzerkigintzan graduatu zen
[3]
.
2005 eta 2007 artean
All my children
telesailean Diana "Di" Henry izan zen eta 2008an Death in Love filmean azaldu zen. Filme hau
Sundanceko Zinemaldian
saritua izan zen gainera. 2007an
Law & Order
frankiziako bi telesailetan azaldu zen, bakoitzean atal bakarrean. 2010an
Past Life
[4]
eta
Chase
telesailetan
[5]
ohiko aktorea izan zen.
2011ko ekainaren 27an
Law & Order: Special Victims Unit
telesaileko 13. denboraldiko aktore protagonistetako bat izango zela iragarri zen. "Scorched Earth" atalean egin zuen debuta Amanda Rollins detektibearen paperean
[6]
eta bere pertsonaia Olivia Benson protagonistaren erabat bestelakoa zela ikusi zen.
2011n
The Good Wife
telesailean Sophia Russo detektibearen papera egin zuen hiru ataletan eta 2014 berriz azaldu zen atal batean paper bera eginez
[7]
.
2018an
Body Count
taldearen “All Love is Lost” abestiaren bideoklipean azaldu zen
[8]
eta baita Law & Order telesailean kide duen
Ice-T
-ren
Bloodlust
diskoan ere
[9]
.
2015eko ekainaren 20an Lawrence Faulbornekin ezkondu zen Floridan
[10]
. Bi seme izan dituzte elkarrekin, Ludo 2015ean
[11]
eta Charlie 2018an
[12]
. Kelli Giddishen haurdunaldiak
Law & Order: Special Victims Unit
telesailean agertu dira
[13]
.
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2005
|
Witches of the Caribbean
|
Clara
|
|
2006
|
Walls
|
Sara
|
Laburmetraia
|
2008
|
Death in Love
|
Young Mother
|
|
2008
|
The Understudy
|
Simone
|
|
2012
|
Breathless
|
Tiny
|
|
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2005?07
|
All My Children
|
Diana "Di" Henry
|
Protagonista
|
2006?09
|
The Burg
|
Courtney
|
Websaila, 13 atal
|
2007
|
Damages
|
Heather MacDonald
|
2 atal: "Sort of Like a Family", "Because I Know Patty"
|
2007
|
Law & Order: Criminal Intent
|
Dana Stipe
|
"Depths" atala
|
2007
|
Law & Order: Special Victims Unit
|
Kara Bawson
|
"Outsider" atala
|
2008
|
All's Faire
|
Cindy
|
Websaila
|
2008
|
Without a Trace
|
Ariana Murphy
|
"Rise and Fall" atala
|
2009
|
Life on Mars
|
Carol
|
"Coffee, Tea or Annie" atala
|
2010
|
Past Life
|
Dr. Kate McGinn
|
9 atal
|
2010?11
|
Chase
|
Annie Frost
|
18 atal
|
2011, 2014
|
The Good Wife
|
Sophia Russo
|
4 atal: "Getting Off", "Closing Arguments", "A New Day", "The Line"
|
2011?gaur egun
|
Law & Order: Special Victims Unit
|
Amanda Rollins detektibea
|
Protagonista 13. sasoitik aurrera
|
2014
|
Chicago Fire
|
"Nobody Touches Anything" atala
|
2014?15
|
Chicago P.D.
|
3 atal: "Conventions", "They'll Have to Go Through Me", "The Number of Rats"
|