Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Kataluniako historian izan diren errepublikei buruzkoa da; 2017an aldarrikatutakoari gaitzat duena beste hau da: ≪
Kataluniako Errepublika (2017)
≫
Kataluniako Errepublika
(
katalanez
:
Republica Catalana
) edo
Katalan estatua
(
katalanez
:
Estat Catala
)
Kataluniak
historian zehar izan duen izenetako bat da, estatu gisako
aldarrikapen burujabeak
izan dituenean. Era berean
Kataluniar independentismoaren
helburu politiko nagusia da.
2017ko
urriaren 27ean
Kataluniako parlamentuak
errepublika aldarrikatu zuen,
2017ko Kataluniaren independentzia erreferendumaren
emaitzek hala aginduta.
Kataluniak bere burua
Espainiatik
bereizitako entitate politiko gisa bost aldiz aldarrikatu du historian zehar:
2015eko
azaroan Kataluniako parlamentuak mozio bat onartu zuen 2017a bukatu aurretik errepublika independiente gisa bere burua aldarrikatzeko,
independentzia erreferenduma
irabaziz gero.
Erreferenduma
urte horretako urriaren 1ean egin zen eta hartan baiezko bozak %90,18tara heldu ziren.
Carles Puigdemont
presidentak Kataluniako parlamentari eskatu zion indepentzia aldarrikapen ofiziala atzeratzea, Espainiako gobernuarekin erreferendumaren emaitzen ezarpena negoziatzeko
[1]
. Negoziazio nabarmenik ez zen geratu eta, beraz, Parlamentauk errepublika onetsi eta
Kataluniako Errepublika
aldarrikatu zuen urriaren 27ean.