Kajsa "Ekis" Ekman
(
Stockholm
,
1980ko
uztailak 25
) kazetari, idazle eta ekintzaile
suediarra,
prostituzioaren abolizionismoaren
alde egiten duen ahots nabarmenetako bat da.
[1]
Klimax
Klima Aldaketaren Ekintza Sarearen sortzaileetako bat da.
[2]
Kajsa Ekis Ekmanek
Dagens Nyheter
egunkari suediarrerako idazten du, eta op-ed zutabegilea da
ETC
ezkerreko egunkarian.
The Guardian
,
TruthDig
eta
Feminist Current-
erako ere idazten du.
Finantza-krisiari
,
emakumeen eskubideei
eta
kapitalismoari
buruzko hainbat lanen egilea da.
[3]
El ser y la mercancia
(Ediciones Bellaterra, 2017) liburuak
sexu-industria
eta
haurdunaldi subrogatua
alderatzen ditu, eta biek emakumeen gorputza merkantilizatzen dutela adierazten du. ≪Sexuaren lanaren≫ ideia kritikatu du, eskuin
neoliberalaren
eta ezker postmodernoaren arteko aliantza zitala delako, sexuaren industria legitimatzeko erabilia. Halaber, "Sexu-langileentzako sindikatuak" askotan
proxenetek
, estatuek eta akademikoek finantzatzen dituztela salatu du, eta oso zerikusi gutxi dutela langileen borrokarekin. Izenburuak pertsonaren izatearen edo "niaren" eta bere gorputzaren arteko disoziazioari egiten dio erreferentzia, liburu osoan kritikatzen duena. Disoziazio horrek lan sexuala eta haurdunaldi subrogatua beste edozein lanetik bereizten dituela kontatzen digu, disoziazio hori ez baita existitzen edo ez baita hain argia. Liburua
frantsesera
,
ingelesera
,
gaztelaniara
eta
alemanera
itzuli da.
[4]
Stolen Spring
(Udaberri lapurtua) liburuak euroaren krisia deskribatzen du, eta
Atenastik
ikusita, nola eragin dion Greziako ekonomiari. Krisia
Greziako
langileek eragin zutela kritikatu du Ekmanek, eta
kapitalismoaren
aldaketei egotzi die. 2016ko "urteko Suediar-Grekoa" saria eman zioten, Greziarekin elkartasuna adierazteagatik.
[5]
Ekman 2014ko
Ideia Arriskutsuen Jaialdiko
hizlari nagusietako bat izan zen.
Ted
hitzaldian, "Mundu guztiak hitz egiten du kapitalismoari buruz, baina zer da?", merkatu libreari buruz hitz egiten du tresna erabilgarri gisa, baina kapitalismoa moralaz, erantzukizunaz eta klimaz, herrialdeaz edo munduaz planifikatzeko kanpoko indar gisa deskribatzen du. Finantza-sektorea arautzea proposatzen du, krisiak saihesteko, eta demokrazia proposatzen du gizarteko sektore guztietan, lantokian barne.
[6]
2018an
, genero-identitateari buruzko artikulu bat idatzi zuen
Aftonbladet
egunkarian, eta bertan bere buruari galdetzen zion gizarteak generoaren definizioa aldatzak zer ondorio izan zitzakeen, generoa ez dadin izan gorputzaren sexuak definitutako zerbait, gizabanakoak berak erabakitako zerbait baizik, eta identitate sexuala bere buruak izendatua izan dadin.
[7]
TERF
ez (Feminista Erradikal Trans-Baztertzailea) akusatu zuten eta ordutik heriotza-mehatxupean bizi da.
[8]
- Sobre la existencia del sexo. Reflexiones sobre la nueva perspectiva de genero.
Ediciones Catedra / 978-84-376-4347-2
[9]
- El Ser y la mercancia. Prostitucion, vientres de alquiler y disociacion.
Edicions Bellaterra / 978-84-7290-815-4
[10]
- Skulden: eurokrisen sedd fran Aten. Leopard Forlag arg. / 978-9173435314
[11]
- Texter 1998-2015
. Perspektiv; 1. Stockholm: ETC. 2015.
ISBN 978-91-88029-13-3
[12]
- Om konets existens - tankar om den nya synen pa kon
Stockholm: Polaris. 2021. {{ISBN|9789177954552}}
[13]
- 2010.
Jan Myrdalen sari morea - Robespierre saria.
[14]
- 2015.
"Urteko suediar-greziar" izendapena
, Suedia eta Greziaren arteko Kultur Lankidetzarako Batzordeak izendatua.
[15]
- 2016.
Sara Lidman saria
.
[16]
- 2020.
Lenin saria
.
[17]