Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Mari Larranaga "Txiki"
(
Zarautz
,
Gipuzkoa
,
1968
–
Zarautz
,
Gipuzkoa
,
1998ko
urriaren 24a
)
Orioko
traineruaren patroi zarauztar ezaguna izan zen. 90. hamarkadaren amaiera aldera
Kontxako 3 Bandera
, 3
Euskal Liga
eta
Espainiako 3 Txapelketa
lortu zituen besteak beste. Guztira 51 bandera eskuratu zituen.
Zarauztarra izanik
bertako arraun taldean
hasi zen eta elkarteak inoiz lorturiko lehenengo bandera bera patroi zela eskuratu zuen, 1985ean, kadete mailako batelean.
1992an
Jose Luis Kortak
Oriora eraman zuen eta urtetik urtera estropada gehiago jokatzen hasi zen. Lehenengo titulu handia 1993ko Espainiako Txapelketa izan zuen. 1996 eta 1997 denboraldiak bikainak izan ziren oriotarrentzat eta Korta eta Txiki aldatuz ibili ziren
Kanpa
traineruaren txopan. Horrela 1996an bera izan zen Kontxako Banderan patroi titularra eta 1997an sailkapen estropada baino ez zuen jokatu. Urte honen bukaeran Jose Luis Korta
Castro Urdialesera
joan zen eta 1998an berak jokatu zituen estropada guztiak. Urte bikaina izan zen 14 estropada irabazi baitzituen, tartean Liga, Kontxa eta Espainiako Txapelketak.
1998ko urriaren 24 gauean auto istripua izan zuen bere etxetik 100 metrotara
[1]
. Hurrengo egunetan hainbat omenaldi jaso zituen eta meza jendetsuak izan ziren Zarautzen eta hurrengo egunean Orion.
Azaroaren 29an arraun munduak omenaldia egin zion Orion. Meza nagusia eta ondoren udaletxean irabazitako lehen bandera (Zarauzko kadeteena) eta 1997ko Kontxaren trofeo dedikatua eman zitzaion familiari. Hamabietan Orioren
Txiki
traineru berria uretaratu zen eta ondoren bi estropada izan ziren ibaian. Lehenengoan
Juan Carlos Fontanek
gidaturiko Gipuzkoako selekzioa gailendu zitzaion Bizkaikoari eta bigarren estropadan Kortak gidaturiko Oriok irabazi zuen Garmendiaren Zarautzen aurretik.
Gaur egun Orioko neskek darabilten traineruaren izena ere
Txiki
da.