Josu Goia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Goia

Berako alkatea

1999 - 2003
Bizitza
Jaiotza Bera 1947ko martxoaren 2a
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza 2018ko azaroaren 3a  (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria , musikaria eta eskultorea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herritarrok

Josu Goia Etxeberria ( Bera , 1947ko martxoaren 2a - 2018ko azaroaren 3a ) nafar politikari eta artista izan zen.

Politikagintzan eta kulturgintzan aritu zen, eta sorterrian alkate izan zen Euskal Herritarrok -ekin, 1999tik 2003ra, hiru legealditan zinegotzi aritu eta gero. Alkate zela, Udalbiltzako kide izan zen. 2003an berriro aurkeztu zen, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ezker abertzaleko zerrenda ugari debekatu zituen; tartean, Beraginez , Goia zerrendaburu zuen hautagaitza. Beste zerrendarik aurkeztu ez, eta hauteskundeak berriro egin zituzten 2003ko urrian. EAk gobernatu zuen hurrengo lau urteetan. [1]

Herri Batasuneko lehen mahai nazionalean hartu zuen parte, eta Egin egunkariko Administrazio Kontseiluan ere egon zen. Nafarroako legebiltzarkide ere izan zen lehen Parlamentuan , 1979an. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b ≪Josu Goia ezker abertzaleko buruzagi ohia hil da≫ Berria 2018-03-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .