Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Apeztegia Perez de Rada
(
Erratzu
,
Baztan
, 169? -
ib.
,
1746ko
martxoaren 2a
)
nafar
Bikario Nagusia eta priorea izan zen.
Salamancako
San Bartolome Ikastetxe Zaharrean ikasi zuen,
1714an
Zuzenbideko lizentziatura bereganatuz.
1716ko
urtarrilaren 17an
Iruneko
kalonje aukeratu zuten, eta hurrengo urtean irakasle. Hirutan hutsik zegoen Bikario Nagusiaren kargurako hautatua izan zen.
Alventosko Markesaren esanetan, gorputzaren garaieragatik oso nabarmena zen, hori dela eta, Salamancan zegoela, Gorena ezizenez ezagutzen zuten. Espainia guztian bere garaieraren parekorik zuen beste inor ez zen topatu ahal izan. Planta eder eta proportzionatua zuen.
1727ko
abenduaren 11n
priore izendatu zuten.
1729an
erlijio liburu bat idatzi zuen.
1746ko
martxoaren 2an
bere jaioterrian hil zen eta bere gorpua
Barbazanako
kriptan ehortzi zuten.