Johane Etchebest
edo
Joanes Etxebeste
(
Ligi-Atherei
,
Xiberoa
1980
)
Iparraldeko
kultura-eragilea da, irakaslea, dantzaria eta xirularia.
[1]
Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko
misio-arduraduna izan zen 2015etik 2021era arte,
[2]
eta
Euskal Kultur Erakundearen
zuzendaria da 2021ko urtarriletik,
Pantxoa Etxegoin
utzi zuenean.
[3]
[4]
1980an sortua,
Xiberoan
hazi zen,
Ligin
, denbora anitz iraganez ere
Larrainen
, bere amaren herrian.
[1]
[5]
Alozeko
ikastolan ikasi zuen (lehen maila), eta gero Mauleko kolegio eta lizeo publikoetan. Euskal Ikasketak segitu zituen,
Baionako unibertsitatean
, eta lizentzia erdietsi, 2001ean. 2003tik 2012ra lehen mailako euskara irakasle ibilkari bilakatu zen.
[1]
2012ko abenduaz geroz aita-oporretan izanik (bi alaba baditu), euskal dantzaren alorrean profesional bilakatzera entseatzen da (arte eta kultur hezkuntza). Johane Ligiko taldean hasi zen euskal dantza ikasten, 6 urteetan, Bozon andereak irakatsirik, eta gero Larrainekoan segitu zuen, zortzi urteetarik aitzina. Alabaina, 1980ko hamarkadaren hondarrean, hogei bat urtez lo egon ondoan, euskal dantzaren eta kantuaren irakaskuntza berriz piztu zen Larrainen,
Katti
eta
Robert Larrandabururen
eta
Maialen Etxetoren
eskutik; hortik zen
Errege Txopitak
taldea sortu.
[1]
Johane Etchebest
Katti Larrandabururen lehen ikasleetarik da, baina beste dantza-maisu batek ere,
Altzaiko
Jean-Pierre Recaltek
, markatu zuen. Alabaina, 1997ko
maskaradaren
karietara, Larraineko dantzariek laguntza eskatu zioten eta, Johanek dioenez, Jean-Pierre Recaltek taldearen dantzatzeko manera betiko markatu zuen.
[1]
Gaur egun arte, Johane Etchebestek dantzari gisa edo xirulari gisa hamar bat maskarada,
pastoral
edo ikusgarritan parte hartu du (
Mixel Etxecoparren
Mustraka
,
1999an
,
Pier Paul Berzaitzen
Euskal Spiritu
eta
Zamaltzain
,
2000n
eta
2003an
,
Aintzindariak
federazioaren
Aitzina Pika
,
2006an
,
Hebentik
kolektiboaren
Barbau Hamalau
eta
Bakuna show
,
2014an
).
[1]
Dantzari interprete izateaz gain, bere talentu artistikoak agertu dira, urtez urte:
[1]
- 2004: irakasle, antolatzaile (Larraineko haurren maskarada)
- 2010: taula-zuzendari (Larraineko maskaradako
errejent
)
- 2011: dantza sortzaile (gorago aipatu ikusgarriak, Larraineko
Telesforo de Monzon
pastorala),
- 2014:
Bakuna
show ikusgarriko koproduktore, Kompany Beritzarekin.
- 2013:
Kautere Balet
taldearen sortzaileetarik izan zen. Talde hau xiberotar dantza molde berrien sorkuntzan ari da (
Kauteren dantza
,
Ederxuri
eta
zazpi jauziak
,
Bakuna show
).
Elkarte mundutik heldu zen EKEra, pentsatu zuten Ipar Euskal Herrian euskal kultura eta kultur eragileak zertan diren aztertzeko diagnostiko partekatu bat antolatuko zutela Euskal Kultur Erakundeak 2022ko urritik aitzina. Horregatik sortu zuten ≪Elkartuz≫ diagnostiko partekatua. Eragileak gaualdi eta tailerretara gomitatzeko, beharrak eta etorkizunarekiko duten ikuspuntua aipatzeko. zortzi arloka antolatu dituzte tailer horien bidez jendea elkar ezagutu dadin eta elkarrekin ikus dezan haien arloa nola ikusten duten.
[6]
[7]