Jean Vautrin
?jaiotza-izena:
Jean Herman
? (
Pagny-sur-Moselle
,
Frantzia
,
1933ko
maiatzaren 17a
?
Gradignan
,
2015eko
ekainaren 16a
)
frantsesezko
zinemagilea
eta
idazlea
izan zen.
Bigarren mailako ikasketak
Auxerren
egin zituen eta 1952an I.D.H.E.C lehiaketa (Institut des hautes etudes cinematographiques) irabazi zuen. Literatura Frantseseko irakasle aritu zen
Mumbaiko
Wilson Collegen, eta aldi berean, hainbat lan egin zituen zinemarako. Aipagarria du,
Satyajit Rayren
Pather Panchall
en frantsesezko bertsioa, eta
Cahiers du cinema
eta
Cinema 56
aldizkarietarako artikuluak.
Illustrated Weekly
umorezko marrazkiak argitaratu zituen, eta aldi berean, bi dokumental osatu zituen. 1956-1958 bitartean,
Roberto Rosselliniren
laguntzaile izan zen
India
filmean eta
J´ai fait un beau voyage
telebista-saioan. Frantziara itzuli zenean, telebistan aritu zen laguntzaile gisa,
Minellirekin
eta
Rivetterekin
. Aldi berean, estatubatuar filmetan parte hartu zuen, hala nola
Egun luzeena
. Gudarosteko zinematografia-zerbitzuan aritu zen bitartean film labur ugari egin zituen, ondoren, 1970eko hamarraldiaren erdialdean, Jean Cayrolen laguntzaile izan zen
Graziazko kolpea
filmean,
Les Peupliers de la pretentaine feuilleton
a izenpetu zuen (1974) eta
Le Dimanche de la vie (Bizitzaren igandea), Adieu l´ami
(1967,
Agur adiskidea
) eta
Jeff
(1968) egin zituen. Azken horiek izugarrizko arrakasta izan zuten.
Hogei bat filmetarako agertokiak antolatu zituen, egokitzaile gisa aritu zen edo elkarrizketak osatu zituen. 1973an gertatu zen zinemarekiko haustura eta lehenengo eleberria argitaratu zuen,
A Bulletins rouges
. Lan hura estilo arin eta gogorrekoa zen, ahozko hizkeraren ezaugarriez aberastua, eta
umore beltzaren
bidez, nahasirik dagoen gizartearen hondamendia aztertzen du. Ondoren beste hainbat eleberri idatzi zituen, filosofia pesimistaren ezaugarriak erakusten zituena:
Mister Love
(1977);
Typhon gazoline
(1979);
Bloody Mary
(1979);
Groom
(1980);
Canicule
(1982);
La Vie Ripolin
(1986);
Un Grand pas vers le bon dieu
(1989,
Goncourt saria
). Bestalde, kontakizun-bildumak argitaratu ditu,
Patchwork
(1983) eta
Baby boom
(1985, Goncourt saria). Dan Franckekin batera zenbait eleberri idatzi ditu, Boro erreportari eta argazkilariari buruz:
La Dame de Berlin
(1988,
Berlingo dama
);
Le Temps des cerises
(1990,
Gerezi aldiak
);
Les Noces de Guernica
(1994,
Gernikako ezteiak
);
Mademoiselle Chat
(1996). Azken urteetako lanen artean aipagarriak dira
Symphonie-Grabuge
(1994) edo
Le Roi des ordures
(1997,
Zaborretako erregea
) eleberriak, eta
Un Monsieur bien mis
(1997,
Gizon bat ondo jantzia
). 1998an, Louis-Guilloux saria jaso zuen bere obra osoa saritzeko.