Javier Sotomayor
(
Limonar
,
Matanzas
,
Kuba
,
1967
)
altuera jauzilaria
da, XX. mendearen bukaerako
atletismoko
izar handienetako bat.
Hamabost urte besterik ez zuela, bi metrotik gorako jauzia egin zuen. 1984an, Kubako marka hautsi zuen lehen aldiz, 2,33 metroko jauziarekin. Erromako Munduko Txapelketetan (1987), gaizki aritu zen, eta bederatzigarren geratu zen; hala ere, urte hartan bertan, urrezko domina lortu zuen
Panamerikar Jokoetan
. Hurrengo urtean,
Salamancan
(Espainia), munduko errekorra hautsi zuen lehen aldiz (2,43 metro). 1989an, marka psikologiko bat hautsi zuen: 2,44 metro (alegia, zortzi oin, neurri-sistema anglo-saxoian). 1990ean, Godoy entrenatzailea hil zitzaion, eta, hurrengo urtean, min hartu baitzuen, ezin izan zuen munduko txapelketan parte hartu.
1992ko Olinpiar Jokoetan
, Bartzelonan, urrezko domina lortu zuen, 2,34 metroko jauziarekin. 1993an, Stuttgarten, Munduko Txapelketa irabazi zuen lehenengo aldiz (1991n, zilarrezko domina lortu zuen, eta 1995ean ere bai), eta munduko errekorra hautsi zuen berriro: 2,45 metro. 1997ko abuztuan, Atenasen, Munduko Txapelketa irabazi zuen bigarrenez. 1999an, bi urtez lehiatzeko aukera debekatu zioten,
dopin
-kontrol batean
kokaina
kontsumitu izana leporatuta. Alabaina,
Nazioarteko Atletismo Federazioak
barkatu egin zioten zigorra, eta, hiru hilabeteko entrenamenduaren ondoren, zilarrezko domina eskuratu zuen
Sydneyko Olinpiar Jokoetan
. Hogeita hamalau urte zituela utzi zion garaiera-jauzilari izateari. Bestalde,
Kiroletako Asturiasko Printzea saria
eman zioten 1993an.