Iraia Mendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraia Mendia
Bizitza
Jaiotza Lazkao 2003ko maiatzaren 31  (20 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak atleta eta lasterkaria

Iraia Mendia Arrieta ( Lazkao , Gipuzkoa , 2003ko maiatzaren 31 ) atleta da, lasterkaria . Pistako, mendiko eta kroseko lasterketetan lehiatzen da, 2022ko abenduaren 31 arte Txindoki Atletismo Taldearekin, eta orduz geroztik BM Bilbao Atletismo Santutxu taldearekin. Medikuntzako ikasketak egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campusean. [1]

2022ko ekainaren 11n, La Nucian (Alacant), Gipuzkoako errekorra ondu zuen 3000 metroko oztopo lasterketan , 10:26.27 markarekin (20 urtez azpiko munduko txapelketarako marka minimoa ere lortuta). [2] [3] 2022ko abenduaren 11n Turinen (Italia), Espainiako selekzioarekin, Europako taldekako kros txapeldun izan zen, eta 20 urtez azpikoan bederatzigarren bukatu zuen. 2022ko abenduaren 31n, egun berean, bi lasterketa irabazi zituen: Lazkaoko eta Ordiziako San Silvestre probak. [1] 2023ko Euskadiko kros txapelduna da, maila absolutuan. [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b (Gaztelaniaz) Perez, Por Ismael. (2023-01-03). ≪Iraia Mendia gana dos San Silvestres en un dia: "Y entre medias estuve estudiando"≫ Runner's World (Noiz kontsultatua: 2023-01-19) .
  2. (Gaztelaniaz) ≪Enormes la Real Sociedad y el Atletico San Sebastian en La Nucia≫ www.gafatletismo.eu (Noiz kontsultatua: 2023-01-19) .
  3. Vierbucher, Ariane. (2022-06-13). ≪Iraia Mendia lazkaotarra Munduko Txapelketatik urrats batera≫ Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-19) .
  4. ≪Iraia Mendia Euskadiko kros txapeldun da, maila absolutuan≫ Goierriko Hitza 2023-01-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]