Inaki Goikoetxea Beristain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inaki Goikoetxea Beristain
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Inaki Goikoetxea Beristain
Jaiotza Deba 1982ko maiatzaren 6a  (42 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Amaikak-Bat /
Aurrera Kirol Elkartea 2000 / 2002
Baskonia Kirol Kluba 2002 / 2003 37 13
Bilbao Athletic 2003 / 2004 17 0
Barakaldo CF 2004 / 2006 68 16
Lemoa Kirol Elkartea 2006 / 2007 36 13
Real Union 2007 / 2011 158 36
Club de Futbol Badalona 2011 / 2012 25 6
Amorebieta Kirol Elkartea 2012 / 2013 31 8
Real Union 2013 / 2015 64 10
Aviron Bayonnais (futbol taldea) 2015 / 2016 22 1
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Lateralitatea eskuina
Altuera 1,80 metro

Inaki Goikoetxea Beristain ( Deba , 1982ko maiatzaren 6a -) futbolari ohi gipuzkoarra da, aurrelari postuan zebilena. Amaikak-Bat taldeko harrobian hezia, Championnat de France amateur ligako Aviron Bayonnais euskal taldean erretiratu zen. [1] Teknika zoragarria erakusten du jokatzen duen bakoitzean eta oso arriskutsua da area barruan, aurrelaria eta punta-erdia lanetan murgilduta ibiliz. Golak sartzeko erraztasun handia dauka eta aritu den taldeetan beti hala frogatu izan du. Adibidez, azken urteotan 3. goleatzailea izan da 2007-08 denboraldian 2.B mailako Euskadiko talde guztien artean. Teknikaz gain pertsonalitateduna da debar futbolaria. Arrazoia bere alde duenean, inor isilarazi behar badu egin-egiten du haren futbola erakutsiaz eta ezin ahantzi bere futbolarekiko filosofia, alegia, hazten jarraitzea.

2008ko urriaren 30ean, Irungo Gal Stadiumean, Errege Kopako final hamaseirenak zeuden jokoan. 5000 ikusle baino gehiagoren aurrean, hortxe zegoen bigarren B mailako Real Union lehen mailako Real Madril ahalguztiduna aurrean zuela. Dena irundarren aurka izanik Real Unionek 3-2 irabazi zion Real Madrili garaipenaren gola 63. minutuan Inakik berak eginez.

2. A Mailara igotzeko bueltako partidan, 2009ko ekainaren 21ean Irungo Gal Stadiumean jokatua, Real Unionek 3 eta 1 irabazi zion A.D. Alcorcon taldeari, Inakiren golak markagailua ireki zuelarik. Gainontzeko golak Eneko Romok eta Juan Dominguezek sartu zituzten, 45 urte ostean Irungo Real Union 2. A Mailara bueltaraziz.

2009 - 2010 denboraldian 2. A Mailan aritu zen Real Unionekin beste urtebetez sinatu [2] zuelako. Honela, estreinakoz, 2. A Mailan aritu zen.

Kirol ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2015eko maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Ondarruko Aurrera
Euskal Herria
3. 2000/01 - - - - - - - - - - - -
3. 2001/02 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Baskonia
Euskal Herria
3. 2002/03 37 13 - - - - - - - - 37 13
Denera 37 13 - - - - - - - - 37 13
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2003/04 17 0 - - - - - - - - 17 0
Denera 17 0 - - - - - - - - 17 0
Barakaldo
Euskal Herria
2.B 2004/05 36 9 - - - - - - - - 36 9
2.B 2005/06 30 7 2 0 - - - - - - 32 7
Denera 66 16 2 0 - - - - - - 68 16
Lemoa
Euskal Herria
2.B 2006/07 36 13 - - - - - - - - 36 13
Denera 36 13 - - - - - - - - 36 13
Real Union
Euskal Herria
2.B 2007/08 36 10 3 0 - - - - - - 39 10
2.B 2008/09 43 14 6 4 - - - - - - 49 18
2. 2009/10 33 5 0 0 - - - - - - 33 5
2.B 2010/11 33 3 4 0 - - - - - - 37 3
Denera 145 32 13 4 - - - - - - 158 36
Badalona
Katalunia
2.B 2011/12 24 6 1 0 - - - - - - 25 6
Denera 24 6 1 0 - - - - - - 25 6
Amorebieta
Euskal Herria
2.B 2012/13 30 8 1 0 - - - - - - 31 8
Denera 30 8 1 0 - - - - - - 31 8
Real Union
Euskal Herria
2.B 2013/14 27 6 0 0 - - - - - - 27 6
2.B 2014/15 37 4 - - - - - - - - 37 4
Denera 64 10 0 0 - - - - - - 64 10
Aviron
Euskal Herria
CFA 2015/16 22 1 - - - - - - - - 22 1
Denera 22 1 - - - - - - - - 22 1
Ibilbide osoan 419 98 17 4 - - - - - - 436 102

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. http://www.diariovasco.com/bidasoa/201507/16/federacion-espanola-confirma-grupos-20150716010222-v.html Aviron Bayonnais taldeagatik fitxatu du Goikok
  2. [1] , 2009-07-09, Inaki Goikoetxea beste urtebetez arituko da Real Unionen
  3. Real Union Federazio Kopako txapeldun [ Betiko hautsitako esteka ]