Emile Jean Horace Vernet
(
Paris
,
Frantzia
,
1789ko
ekainaren 30a
-
Paris
,
Frantzia
,
1863ko
urtarrilaren 17a
), frantziar margolaria izan zen.
Claude Joseph Vernet
itsas pinturen margolariaren biloba eta
Carle Vernet
pintura historikoen eta biblikoen margolariaren semea zen.
Pariseko
Louvre Museoan
jaio zen,
Frantziako iraultzan
bere gurasoak bertan errefuxiatu zirenean.
Olympe Pelissier
(1797-1878) artisten modeloaren bikotea izan zen.
Francois-Andre Vincent
margolari neoklasikoaren ikaslea izan zen.
Villa Medicin dagoen Frantziako Akademiaren Erromako Zuzendaria (
1829
-
1834
). Bere aurrekoa Pierre-Narcisse Guerin. Bere ondorengoa Jean-Auguste-Dominique Ingres.
1819
.Urtean gai belikoen neurri handiko margolanak egiten hasi zen.
Gai belikoen margolaria, besteak beste, Napoleonen kanpaiak Italian: Arcole zubiaren bataila, Marengoko bataila, eta Erromako harrapaketa.
1839
.urtean
Marseilla
hiriaren lehenengo
dagerrotipoa
egin zuen.
Prusiako Jenaren bataila (Alemania, 1806ko urriaren 14an)
Krimeako Gerran (1853-1856), Almaren bataila margotu zuen
Aljeriaren setioaren kronista izan zen. Bere margolanen artean
Lehenengo meza Kabilian
Kristau sutsua izanik
erlijioa
gai nagusia ere margolanetan sarritan agertzen zen.
Batzuetan erlijioaren erabilera estrategikoaren gaitasuna erakusten eta defendatuz.
Besteak beste:
Frantziako Akademiaren Erromako Zuzendaria
- Zientzietako eta Artetako Merezimenduaren Ordena
- Jerusalengo Hilobi Santuaren Ordenaren Zalduna
- Ohorezko Legioaren Ofizial Nagusia
- Villa de Medici margolari egoiliarra.
Arthur Conan Doyle
idazleak, bere
Interprete Greziarra
eleberrian,
Sherlock Holmesen
esanetan, Horace Vernet aipatzen du bere arbasoen artean.