Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegesipo Jerusalemekoa
(
Jerusalem
,
110
inguru -
180
) idazle paleokristaua izan zen, Elizaren lehen historialaritzat jotzen dena.
Erroman
20 urtez bizi izan zen,
Anizeto
eta
Eleuterio
aita santuen agintaldietan. Elizaren barnean sortzen ziren teoria
gnostikoak
aurrez aurre jarri zituen. Tradizioak, bere bidaietan zehar, mendebaldeko eta ekialdeko gune kristau nagusienak bisitatu zituela adierazten du, eta, poztasun handiz
heresia
guztiak pertsona soilengandik zetozela adierazi zuen, baina eliza edo egoitza episkopal bakar bat bera ere ez zela akats horretan erori.
177an
Jerusalemera itzuli zen, bertan oso aguretua hilez. Eliza katolikoaren barnean, elizaren historiako aitatzat hartzen da, aita santuen lehen zerrenda idatziz,
San Petrigandik
hasi eta Anizetorarte. Idatzi zuen
Elizaren Historia
-ren atal batzuk baino ez dira kontserbatzen, eta
Kristoren Pasiotik
, egilearen garairaino kontatzen zuen.