Wikipedia, Entziklopedia askea
Harold Scott MacDonald Coxeter
(
Londres
,
1907ko
otsailaren 9a
-
Kanada
,
2003ko
martxoaren 31
) britainiar
matematikaria
izan zen.
Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1929an graduatu zen. Doktoregoko ikasketak ere Cambridgen egin zituen, H. F. Bakerren zuzendaritzapean, eta 1931n bukatu zituen. Ikerlanean jarraitu zuen Cambridgen, eta bitartean, Princetonen ere aritu zen, Veblenen zuzendaritzapean ikerketak egiten. 1932tik 1933ra bitartean, Rockefeller Fellow, eta 1933tik 35era bitartean, Procter Fellow izan zen. 1936an Torontoko Unibertsitatean irakasle postu bat onartu zuen. Coxeterrek geometria landu zuen, gehienbat. Bereziki, politopoen teorian, geometria ez-euklidearrean, talde teorian eta konbinatorian egin zituen ekarpenak. Hala, talde-mota batzuek bere izena jaso zuten, eta 1934an Coxeterrek bere izena zuten talde esferiko eta euklidear guztiak sailkatzea lortu zuen. Unibertsitate askok ohorezko doktoregoak eman zizkioten, haien artean, Yorkeko Unibertsitateak. Bestalde, Londresko Errege Elkarteko eta Kanadako Errege Elkarteko kide ere izan zen. Bere geometria-liburu garrantzitsuenen artean hauek dira aipagarriak:
The real projective plane
(1955,
Plano proiektibo erreala
),
Introduction to geometry
(1961,
Geometriaren hastapenak
),
Regular polytopes
(1963,
Politopo erregularrak
),
Non-euclidean geometry
(1965,
Geometria ez-euklidearra
) eta S. L. Greitzerrekin batera idatzitako
Geometry revisited
(1967,
Geometria berrikusia
). W. O. J. Moserrekin batera egindako talde-irudikapenei buruzko lan famatu bat ere,
Generators and relations for discrete groups
(
Talde diskretuen sortzaileak eta erlazioak
), argitaratu zuen. 1938an Rouse Ballen
Mathematical recreations and essays
liburua berritu zuen. 1997an Kanadako Companion of the Order titulua eskuratu zuen.