Greziera

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Greko ≫ orritik birbideratua)

Greziera edo grekoa
ελληνικ? ? ν?α ελληνικ??
eta
Datu orokorrak
Lurralde eremua   Grezia
  Zipre
Hiztunak 15 milioi
Rankinga 52
Ofizialtasuna   Grezia
  Zipre
  Europar Batasuna
Gutxiengo hizkuntza gisa onartua:
  Albania
  Armenia
  Italia
  Errumania
  Ukraina
Eskualdea Balkanak
UNESCO sailkapena 1: ziurra
Araugilea arautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Hellenic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektu aditza objektua , hizkuntza fusionatzailea , pro-drop language (en) Itzuli, nominatibo-akusatibo hizkuntza , hizkuntza sintetikoa eta adjective-noun (en) Itzuli
Denbora gramatikalak lehenaldia eta nonpast tense (en) Itzuli
Genero gramatikalak genero maskulinoa , genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalak nominatiboa , genitiboa , akusatiboa eta bokatiboa
Alfabetoa alfabeto grekoa
Hizkuntza kodeak
Glottolog gree1276
Wikipedia el
ASCL 2201
IETF grk

Greziera edo grekoa [1] [2] Grezian hitz egiten den hizkuntza da. Herrialde horretaz gain, Zipren ere nagusi da eta beste hainbat herritan gutxiengo aipagarriak daude: Italiako grikozko nahiz grekokalabrerazko hiztunak, Albaniakoak , eta abar.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Greziera Balkanetan mintzatua da K.a. bigarren milurtekotik . Aztarnarik antzinakoena Kretako "Gurdiaren Taulen Gela"n aurkitu zuten. K.a. XV. mendekoa izanda, greziera lekukotasunik zaharrenetakoak dituzten munduko hizkuntzetako bat dugu. Antzinatasun hori, indoeuropar hizkuntzen artean Vedasen sanskritoak bakarrik berdin dezake.

Alfabeto grekoa , berriz, ez da hain zaharra eta feniziar alfabetotik eratorria da. Hizkuntzalarien aburuz, greziera bost arotan bana daiteke:

Erdi Aroko grezieratik aurrera bi hizkeratan banatua izan da hizkuntza: dhimotiki (δημοτικ?), herri hizkera, eta katharevusa (καθαρε?ουσα), klasikoen erara itxuratutako hizkera jasoa, testu literario , juridiko , administratibo eta zientifikoetan erabilia XIX. eta XX. mendeetan . Diglosia arazo hori 1976ko 306 Legeak irtenbideratu zuen, dhimotiki a ofizial bihurtu zuenean. Bitartean, bi hizkerek greziera batua (κοιν? νεοελληνικ? edo Aro Berriko greziera amankomuna) sortu dute.

Batzuek Aro berriko grezierazko hiztun jasoak antzinako testuak uler ditzakeela diote; hala ere, arrazoia ziur asko kultura da eta ez hizkuntzen arteko antzekotasuna. Hala ere, koin? a erraza da oso egungo hiztunentzat.

Euskarak , Europako beste hizkuntzak bezala, hitz asko hartu dizkio, normalean zeharka, hau da, frantsesaren edo gaztelaniaren bitartez: astronomia , demokrazia , filosofia , foka , eta abar. Gainera, greziar hitz eta morfemak oraindik erabiltzen dira hitz berriak sortzeko: antropologia , auto mobila, fotografia , hiper merkatu, hidro masaje, dinosauro , ( elektro ) entzefalograma , aroma terapia , biomekanika ... eta latinezko hitzekin batera, egungo hiztegi zientifiko eta teknikoaren erroak dira.

Sailkapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Greziera indoeuropar hizkuntza familiaren adarretako bat da. Hurbilago zituen antzinako hizkuntzak antzinako mazedoniera (agian grezierazko dialektoa bera) eta frigiera ziren, baina hori ez dago dokumentatuta. Egun, hurbilen dituen hizkuntzak armeniera eta indo-iraniar hizkuntzak dira. [3]

Idazkera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Alfabeto greko
Αα Alfa Νν Nu
Ββ Beta Ξξ Xi
Γγ Gamma Οο Omikron
Δδ Delta Ππ Pi
Εε Epsilon Ρρ Rho
Ζζ Zeta Σσ? Sigma
Ηη Eta Ττ Tau
Θθ Thita Υυ Upsilon
Ιι Iota Φφ Fi
Κκ Kappa Χχ Khi
Λλ Lambda Ψψ Psi
Μμ Mu Ωω Omega
Letra zaharkituak
Vau Koppa
Stigma Sampi
Heta Sho
San

Greziera
Sakontzeko, irakurri: ≪ Alfabeto greko

Greziera alfabeto grekoaz idatzia da K.a. IX. mendetik . Greziera klasikoan , latin klasikoan bezala, letra larriak baino ez zeuden. Letra xeheak Erdi Aroko eskribek sortu zituzten, arinago idazteko. Egun erabiltzen den alfabetoa joniera berankorrarena bera da, K.a. 403an sortua atiko klasikoa idazteko.

Aro berriko alfabeto grekoak 24 letra ditu, bakoitza letra larriko eta letra xeheko formetan. Sigmak beste xehezko forma du (?), bukaeran erabiltzeko.

Letra larriak
Α Β Γ Δ Ε Ζ Η Θ Ι Κ Λ Μ Ν Ξ Ο Π Ρ Σ Τ Υ Φ Χ Ψ Ω
Letra xeheak
α β γ δ ε ζ η θ ι κ λ μ ν ξ ο π ρ σ, ? τ υ φ χ ψ ω

Gainera, alfabeto grekoak zenbait ikur diakritiko ditu: hiru ahoskera , arnasa hartzeko markak eta dieresi a. Ikur horiek guztiek aro helenistan zehar sortu ziren, baina egun alde batera utzi dira. 1982tik aurrera, sistema monotonikoa izenekoa erabiltzen da, hau da, dieresia baino erabiltzen ez duena: antzinako sistema edo politonikoa greziera klasikoa idazteko erabilia da.

Aro berriko grezieraren adibideak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]