Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorteatzea
edo
gortea egitea
norbaiti, dama edo
emakumezko
bati bereziki, lagun egitea da, haren
maitasuna
lortzeko, haren gustuko eta harentzat erakargarri izaten saiatuz.
[1]
Animalia
askok, tartean
gizakiok
,
gorteatze
-teknikak erabiltzen ditugu ugaltze asmoekin.
Mendebaldeko
kultura gehienetan
hitzordua
informala izaten den heinean, kultura tradizionaletan, gorteatzea, berriz, oso arau espezifiko eta formalak dituen jarduera egituratua da. Gizarte batzuetan, gurasoek edo komunitateak balizko bikotekideak aukeratzen dituzte seme-alabentzat edo komunitate horietako kideentzat, hurrenez hurren.
Japonian
, ezaugarri horiek dituen ≪ommiada≫ izeneko gorteatze mota bat dago, non gurasoek aditu bati ordaintzen dioten beren seme-alabentzako bikotekide potentzialak aukeratzen laguntzeko. Bikotekideak hitzordua onartzen badu, bilera formal bat egiten dute, eta bertan aditua eta sarritan gurasoak egoten dira. Hitzordu gutxi batzuen ondoren, bikoteak erabaki behar du ezkondu ala ez.
Kultura batzuetan, gorteatzea
hitzarmenezko ezkontzak
ezeztatzen du, non gurasoek gazteentzat bikotekideak aukeratzen dituzten.