Gabonzahar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabonzaharreko ospakizuna , 1953 urtean Alemanian.

Gabonzaharra , gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.

Gabonzaharreko ospakizunak Euskal Herrian [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Gabonzahar-gauean oturuntza egin ohi da gaueko 12ak baino lehen. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz;
  • urtezahar egunean ugari dira Euskal Herrian zehar ospatzen diren San Silvestre lasterketak ;
  • urteberri egunean ohizkoak dira mendizaleek egiten dituzten igoerak: besteak beste Adarra mendira Gipuzkoan, Gorbeiara Bizkaian eta Zaldiaranera Araban.
  • Irunean , Getxon eta Trintxerpen , ohikoa da jai giroan kalera mozorroturik ateratzea. [1]
  • Beran , haurrak urtezahar egunean " glin-glanka " ateratzen dira, " glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman " abestuz etxez etxe. Helduek, beriz, Diostesalbeka egiten dute. [1]
  • Urdiainen urarekin ospatzen da urte berriaren etorrera. Herritarrak iturriaren inguruan bildu eta pitxarrekin banatzen dute.

Ikus gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]