Wikipedia, Entziklopedia askea
Fahrenheit 9/11
2004ko
ekainaren 23an
plazaratutako
dokumentala
da,
Michael Moorek
zuzendua. Izena
Ray Bradburyren
Fahrenheit 451
eleberri anti-utopikotik datorkio.
Historiako
dokumentalik ikusiena izan da.
2005eko
urtarrilerako, 220 miloi
dolar
jasota zeuzkan mundu osoan, aurrekaririk gabeko dirutza
dokumental
politiko
batengatik. Gainera,
2004ko
Canneseko Zinemaldian
,
Urrezko Palma
jaso zuen, jaialdiko sari nagusia.
Filma
George W. Bushen
politikaren kritika latza da, batik bat deritzon
Terrorismoaren kontrako gerrarengatik
. Halaber,
AEBetako
komunikabide enpresa handiek ere kritika gogorrak jasotzen dituzte,
Iraken aurkako gerra
txalotzeagatik (
gerra
horretara zerk eraman zuen analizatu gabe) eta horkoen hildakoei buruz zehaztasunez ez informatzeagatik. Hori dela eta,
filma
polemikoa izan da oso. Izan ere,
Michael Moore
AEBen
zehar bidaia luze bat egin zuen
filma
erakusten
2004ko
hauteskunde presidentzialetan
George W. Bush
berriz aukeratuta atera ez zedin.