Ekaitz Santazilia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekaitz Santazilia

Bizitza
Jaiotza Irunea 1987ko martxoaren 13a  (37 urte)
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Nafarroako Unibertsitate Publikoa  (2011 -

Inguma: ekaitz-santazilia-salvador

Ekaitz Santazilia Salvador ( Irunea , 1987ko martxoaren 13a ) filologo, hizkuntzalari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle nafarra da.

Euskal filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritzan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean . [1]

Ikergaiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikergaien artean ditu Nafarroako euskararen historia, euskal testu zaharren edizioa, morfologia , prosodia , tipologia , dialektologia , haur hizkera, hizkuntzalaritza historikoa eta hizkuntza ideien historia. [1] Hala, bakarka zein lankidetzan, euskal testu zahar eta autore ugari aurkitu edota ezagutzera eman ditu; besteak beste:

Gainera, XVI. mendeko justizia auzibide nafarretan dauden euskarazko pasarteak ikertu ditu, [14] [15] [16] [17] baita bizigarritasunak munduko hizkuntzen morfologian duen eraginaz monografia bat argitaratu ere. [18]

Kidetzak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

EHUko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea da, [19] baita NUPeko I-COMMUNITAS - Institute for Advanced Social Research institutuko [20] eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrako [1] kidea ere. Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkartekide [21] eta Nafar Ateneoan Euskara eleduna ere izan zen. [22]

Fontes Linguae Vasconum : studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria da, [23] eta Principe de Viana aldizkariko erredakzio batzordeko kidea. [24] Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeko argitalpen batzordeko kidea ere bada. [25]

Dibulgazioa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola, Euskalerria irratia , Xaloa Telebista , Pulunpe , Kotarro, Bertsoa, Argia , Guaixe , Mendixut eta Ze Berri? .

Gainera, komisario ibili da, batetik, 2019an Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egindako Fontes Linguae Vasconum: paperezko altxorrak erakusketan, [26] Nafarroako euskal testu zaharren dokumentu originalak erakutsi zituena, eta bestetik, Euskaltzaindiak 2023an antolatutako Euskara ezkabarten: paperetik ahora erakusketan, [27] ibar horren euskarak historian zehar utzitako lekukotasunak bildu zituena.

Horretaz gain, Euskargazki izeneko bloga du, [28] euskararen historia irudien bidez ezagutzera ematen duena.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b c ≪Universidad Publica de Navarra - Campus de Excelencia Internacional≫ www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  2. Santazilia, Ekaitz. (2023-06-14). ≪Datu berriak Araba-Nafarroetako euskararen historiarako: Eulateko dotrina (XVIII-XIX. m.)≫ Euskera ikerketa aldizkaria : 205?303.   doi : 10.59866/eia.v1i68.256 . ISSN 2792-2278 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  3. Santazilia, Ekaitz. (2022). ≪Zildozko Perutxeneko euskal predikuak (XIX. m.): aurkezpena eta ikerketaren lehen emaitzak≫ Anuario del Seminario de Filologia Vasca "Julio de Urquijo" 56 (2): 219?243.   doi : 10.1387/asju.23959 . ISSN 2444-2992 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  4. Krajewska, Dorota; Zuloaga, Eneko; Santazilia, Ekaitz. (2017). Esteve materraren: do(c)trina christiana (1617 & 1823): edizioa eta azterketa. Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-5-8 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  5. ≪Bazena badena bihurtu da≫ Berria 2015-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  6. Santazilia, Ekaitz. (2016-06-21). ≪Zaraitzueraren lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: hiru testu zahar eta autore berri bat≫ Fontes Linguae Vasconum (121): 67?120.   doi : 10.35462/flv121.2 . ISSN 2530-5832 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  7. (Gaztelaniaz) Santazilia, Ekaitz. (2022). ≪Un Verrus del ano 1869 en euskera salacenco≫ Cuadernos de Etnologia y Etnografia Navarra (96): 121?147.   doi : 10.35462/CEEN96.6 . ISSN 2530-5840 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  8. (Gaztelaniaz) La historia de Navarra, los vascos y su lengua en un “nuevo” manuscrito del caballero de Bela : descripcion, autoria y datacion | Sancho el Sabio : revista de cultura e investigacion vasca.   doi : 10.55698/ss.v0i43.305 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  9. Santazilia, Ekaitz. (2022). ≪Senekaren izpiritua euskaraz: Larramendiren eraginaren eta itzulpengintza apologetikoaren adibide bat XVIII. mendeko Zuberoan≫ Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 120): 95?122.   doi : 10.26876/uztaro.120.2022.6 . ISSN 1130-5738 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  10. Santazilia, Ekaitz; Taberna Irazoki, Mikel. (2020-05-30). ≪Uscaldunac garen ezquero. Berako euskal testu administratibo berri bat (1822)≫ Euskera ikerketa aldizkaria 2 (64): 811?869.   doi : 10.59866/eia.v2i64.68 . ISSN 2792-2278 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  11. ≪1826an Donezteben paratutako bertsoak aurkitu dituzte - Malerreka≫ Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  12. ≪233 - Prentsa - Amezti.eus≫ amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  13. ≪234 - Prentsa - Amezti.eus≫ amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  14. ≪Orye, lagunac. Euskara nafarraren aztarnak XVI. mendeko hiru sorginkeria auzibidetan | Riev, International Journal on Basque Studies≫ www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) . [ Betiko hautsitako esteka ]
  15. Santazilia, Ekaitz. (2019-07-30). ≪"Gora, gora, jendeac!" Euskal testu berriak XVI. eta XVII: mendeetako justizia auzibide nafarretan≫ Euskera ikerketa aldizkaria 2 (63): 419?460.   doi : 10.59866/eia.v2i63.83 . ISSN 2792-2278 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  16. Santazilia, Ekaitz. (2019). ≪Ala ffede, bada! Euskal testu berri gehiago Nafarroako XVI. mendeko justizia-auzibideetan≫ Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 108): 29?51.   doi : 10.26876/uztaro.108.2019.2 . ISSN 1130-5738 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  17. Santazilia, Ekaitz. (2015-06-20). ≪Garai arkaikoko euskara nafarraren lekukotasun berriak: gehiketak eta zuzenketak F. Maioraren liburuari≫ Fontes Linguae Vasconum (119): 109?146.   doi : 10.35462/flv119.3 . ISSN 2530-5832 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  18. (Ingelesez) Santazilia, Ekaitz. (2022-11-14). ≪Animacy and Inflectional Morphology across Languages≫ Animacy and Inflectional Morphology across Languages (Brill) ISBN 978-90-04-51306-8 . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  19. ≪Kideak - Monumenta Linguae Vasconum Ikerketa Taldea - UPV/EHU≫ Monumenta Linguae Vasconum Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  20. ≪Universidad Publica de Navarra - Campus de Excelencia Internacional≫ www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  21. ≪Aziti Bihia Elkartea - Ekaitz Santazilia Salvador≫ sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  22. (Gaztelaniaz) Saiz, Ana Oliveira Lizarribar-Mikel. (2015-01-30). ≪Javier Torrens es el nuevo presidente del Ateneo Navarro≫ Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  23. (Gaztelaniaz) ≪Informacion especifica≫ revistas.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  24. (Gaztelaniaz) ≪Informacion especifica≫ revistas.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  25. ≪Aurkezpena≫ Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  26. (Gaztelaniaz) ≪Aurkezpena≫ Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  27. irudia, Komunikazioa eta. (2023-11-19). ≪‘Euskara Ezkabarten, paperetik ahora’: euskarak ibarrean izan duen lekua hobeki ezagutzeko erakusketa≫ www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .
  28. ≪Euskargazki - Blogak.eus≫ blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]