Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Thomas Copson
(
Coventry
,
Ingalaterra
,
1901eko
abuztuaren 21a
-
St Andrews
,
Eskozia
,
1980ko
otsailaren 16a
)
britainiar
matematikaria
izan zen.
Oxfordeko
St John's Collegen egin zituen lehenengo ikasketak eta bertan Love eta Hardyren eragina izan zuen. 1922an graduatu zen eta urte berean Whittakerrek irakasle-postu bat eskaini zion
Edinburgon
. 1930 arte han egon zen; urte honetan, St Andrews Unibertsitatean irakasle hautatu zuten, Turnbullen zuzendaritzapean. 1934 urtea
Greenwichen
eman zuen, baina St Andrewsera itzuli zen, eta matematika-katedra bat lortu zuen University Collegen (
Dundee
). 1950an Turnbullen Regius matematika-katedra betetzeko hautatu zuten St Andrewsen.
Copsonek analisi klasikoa,
espantsio asintotikoak
, ekuazio diferentzial eta integralak eta fisika teorikoa aztertu zituen. Bere liburu famatuena,
The theory of functions of a complex variable
("Aldagai konplexu bateko funtzioen teoria"), 1935ean argitaratu zen. Guztira sei liburu idatzi zituen; gauzak aditzera emateko gaitasun handia erakutsi zuen denetan. Bere hitzaldien argitasunarengatik ere famatua zen.