Dionisio Olano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dionisio Olano
Bizitza
Jaiotza Altzo 1894ko otsailaren 14a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Lekaroz 1964ko urriaren 20a  (70 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Dionisio Olano Galarraga ( Altzo , Gipuzkoa , 1894ko otsailaren 14a - Lekaroz , Baztan , 1964ko urriaren 20a ) gipuzkoar idazlea izan zen, Miguel Angel eta Anizeto Olanoren anaia. Kaputxinoa .

Altsasun, Hondarribian eta Irunean eliz ikasketak egin ondoren, 1917an, apaiz egin zen. Filosofiako irakaslea izan zen Lekarozko ikastetxean . Zeruko Argia , RIEV , Irugarrengo Prantziskotarra , Verdad y Caridad eta Erromako Tertius Ordo aldizkarietan eman zituen argitara olerki aipagarrienak. Olanoren obra nagusia, Estudios sobre el euskera hablado, 1961ean argitaratu zuen. Olanorenak dira, halaber: Erriarentzako Liturgia , Corpus Christi edo Aldareko Sakramentu Santuaren jai-eguna (1931) eta Prantzisko Santuaren Irugarren Ordenako Ikasbidea (1929).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]