Danielle Yvonne Marie Antoinette Darrieux
(
da.ni?l i.v?n ma.?i ??.twa.n?t da?.jø
ahoskatua;
Bordele
,
Frantzia
,
1917ko
maiatzaren 1a
?
Bois-le-Roi
,
2017ko
urriaren 17a
) frantses
antzezlea
izan zen.
Txikitan
biolontxeloa
jotzen ikasi zuen eta
kontserbatorioan
aritu zen. Hamalau urte zituela, aldizkari batean atera zen film batean parte hartzeko iragarkiari erantzun, eta hala hasi zen Darrieuxen antzezle-karrera (
La Bal
, 1931). Bost urtean hamabost film luze egin zituen, horien artean ezagunena, beharbada,
Leo Joannonen
Quelle drole de gosse!
(1935, "Zein mutiko barregarria!") izan zen.
Baina Darrieuxek ez zuen paper arinetan gelditu nahi, eta
Mayerling
(1963) lanean, Vetsera kondesaren paperean, erakutsi zuen zirrara sortzen ere bazekiela. Bere senar
Henri Decoin
zinemagileak eman zizkion bere karrerako paperik onenak,
Abus de confiance
(1937, "Gehiegizko konfiantza") eta
Retour a l'aube
(1938, "Hasierara itzultzea")
melodrametan
, eta
Battements de coeur
(1939, "Bihotz taupadak") eta
Premier Rendez-vous
(1941, "Lehenengo hitzordua")
komedietan
. Azken horretan abeslari ere izan zen. Eta erraztasun berarekin igaro zen tragediatik (
Ruy Blas
, 1947),
vaudevillera
(
Occupe-toi d'Amelie
, 1949), eta
espioi-filmera
:
L'Affaire Ciceron
(1951,
Zizeron auzia
). Hala ere, Darrieuxek paper garrantzitsuenak
Max Ophulsen
hiru filmetan egin zituen:
La Ronde
(1950, "Erronda");
Le Plaisir
(1951, "Atsegina"); eta
Madame de...
(1953).
Danielle Darrieuxek etenik gabe lan egin du:
Le Rouge et le Noir
(1954, "Gorria eta Beltza");
L'Amant de lady Chatterley
(1955, "Lady Chatterley-ren maitalea");
Pot-Bouille
(1957). Belaunaldi berrietako zinemagileak inspiratu ditu, batez ere
Claude Chabrol
(1962,
Landru
),
Jacques Demy
(
Les Demoiselles de Rochefort
, 1966;
Une chambre en ville
, 1982),
Paul Vecchiali
(1983,
En haut des marches
),
Andre Techine
(1986,
Le Lieu du crime
) eta
Marie-Claude Treilhou
(1990,
Le Jour des rois
).
Antzerkian
ere lan egin du:
la Robe mauve de Valentine
(1963),
Adorable Julia
(1987),
Harold et Maud
(1995), eta baita telebistan ere. Haren azken lanetako bat
Francois Ozonen
8 Femmes
filmekoa izan da.