Wikipedia, Entziklopedia askea
Dahomey
[1]
mendebaldeko Afrikako
antzinako erresuma izan zen, egungo
Beningo Errepublikaren
lurraldea hartzen zuena.
XVII. mendean
sortu eta
1894an
Frantziak
konkistatu arte, Dahomeyko Erresuma eskualdeko herrialderik boteretsuenetakoa izan zen.
[2]
1894
-
1960
bitartean,
Dahomey
Mendebaldeko Afrika Frantsesaren
zati bat izan zen.
Dahomeyko Errepublika
burujabeak
1960
eta
1975
bitartean iraun zuen, urte hartan izenez aldatu eta
Benin
bilakatu baitzen.
[3]
Joruba
herriaren lurraldeetan ezarritako erresuma hau
Allada
erresumaren mende egon zen hasieran,
1715
aldean independentzia lortu zuen arte. Handik aurrera, Dahomeyko erregeek lurralde asko lortu zituzten konkisten bitartez. Erresuma
esklabotzaren
bitartez aberastu zen. Aipagarria da
Dahomeyko amazonak
izeneko unitate militarra, emakumez osaturik zegoena.
[4]