Cristina Galbo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Galbo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Cristina Galbo Sanchez
Jaiotza Madril 1950eko urtarrilaren 17a  (74 urte)
Herrialdea   Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Peter Lee Lawrence  ( 1969ko uztailaren 30a -   1974ko apirilaren 20a )
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0301785 Allocine: 196842 Allmovie: p121289 Edit the value on Wikidata

Cristina Galbo Sanchez ( Madril , 1950eko urtarrilaren 17a ) espainiar aktorea da.

Biografia eta lana [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zineman umea zela hasi zen: El hincha (1958) filmean. Handik urte gutxira egin zen ezaguna, hamairu urterekin, Manuel Summers zuzendariaren Del rosa al amarillo (1963) filmean.

Hurrengo urteetan, nerabe pertsonaia arketipikoak antzeztu zituen hainbat filmetan: pasio handiko pertsonaia tolesgabeak.

1967an spaghetti western batean parte hartu zuen: La furia de Johnny Kidd . Filmean lankide izan zuen Peter Lee Lawrence aktorea eta handik bi urtera ezkondu egin ziren eta seme bat izan zuten.

Ondoren, beldurrezko hainbat filmetan aritu zen lanean, bai Espainian bai Italian , besteak beste: Narciso Ibanez Serrador zuzendariaren La residencia (1969); Massimo Dallamano zuzendariaren Cosa avete fatto a Solange? (1972); eta Jorge Grau zuzendariaren No profanar el sueno de los muertos (1974).

1970eko hamarkada bukaeran gero eta gutxiago lan egin zuen zinean eta 1980ko hamarkada bukaeran egin zuen azken filma: Manuel Summers zuzendariaren Sueltate el pelo (1988), Hombres G musika taldeko kideekin batera.

Urte haietan antzerkian hasi zen lanean adibidez, Dracula (1978) antzezlanean eta Santiago Moncadaren Salvad a los delfines (1979) antzezlanean, Amparo Rivelles aktorearekin.

Zinema guztiz utzi ondoren, flamenko dantzari eta dantza irakaslea izan da Kalifornian .

Filmografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Sueltate el pelo (1988)
  • El ultimo guateque II (1988)
  • Sufre mamon (1987)
  • Sobrenatural (1981)
  • La amante ingenua (1980)
  • Las siete magnificas y audaces mujeres (1979)
  • Yo... con mi experiencia (laburmetraia) (1979)
  • El ultimo guateque (1978)
  • Hasta que el matrimonio nos separe (1977)
  • La Corea (1976)
  • Las adolescentes (1975)
  • Olvida los tambores (1975)
  • L'Assassino e costretto ad uccidere ancora (1975)
  • No profanar el sueno de los muertos (1974)
  • Carcel de mujeres (1974)
  • Cosa avete fatto a Solange? (1972)
  • Las cinco advertencias de Satanas (1970)
  • Sangre en el ruedo (1969)
  • Dos veces Judas (1969)
  • La residencia (1969)
  • Long-Play (1968)
  • Dias de viejo color (1968)
  • Un dia despues de agosto (1968)
  • Palabras de amor (1968)
  • Los chicos del Preu (1967)
  • La furia de Johnny Kidd (1967)
  • Nuevo en esta plaza (1966)
  • La ciudad no es para mi (1966)
  • Aquella joven de blanco (1965)
  • Del rosa al amarillo (1963)
  • El hincha (1958)

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]