Cecilia Dominguez Luis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecilia Dominguez Luis
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Cecilia Dominguez Luis
Jaiotza La Orotava 1948ko urriaren 17a  (75 urte)
Herrialdea   Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoa eleberria
saiakera
olerkigintza

Cecilia Dominguez Luis ( La Orotava , Tenerife , 1948ko urriaren 17a ) kanariar idazlea da. [1]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Orotavan jaio zen 1948an. Oso txikitatik zuen idazteko joera, eta 1960an, 12 urterekin, Lehen Saria lortu zuen Taoroko Lizeoak antolatutako lehiaketan eta, urte batzuk geroago, 1964an, Lehiaketa literario-eukaristiko baten Lehen Saria.

1966an Filosofia eta Letrak ikasten hasi zen La Lagunako Unibertsitatean . Urte horretan bertan hil zen bere aita.

1968an Madrilera joan zen eta Artearen Historia ikasten hasi zen Unibertsitate Konplutentsean . Urtebete geroago, Tenerifera itzuli zen ikasten jarraitzeko ezintasuna ikusita. 1980an Irakasle-ikasketak amaitu zituen eta 1987an Filologia Hispanikoan lizentziatu zen La Lagunako Unibertsitatean . [2]

Poesia-liburu, eleberri eta ipuin ugari argitaratu ditu, eta bere lana frantsesera, errumanierara eta alemanera itzuli da. Hizkuntza eta literaturari buruzko Espainiako eta nazioarteko hainbat biltzarretan eta poesia-topaketetan parte hartu du hizlari gisa. Kanariar Uharteetako eta penintsulako egunkari eta aldizkarietan ere argitaratu ditu artikuluak, olerkiak eta ipuinak.

Cuadernos del Ateneo La Lagunako Ateneoko aldizkariko erredakzio batzordeko kidea da. Elkarte horretako lehendakaria izan zen 1999 eta 2001 bitartean. Beste literatura-aldizkari batzuetako erredakzio-kontseiluetako kide ere izan da, hala nola Fetasa eta ACL : Kanarietako Hizkuntza Akademiako aldizkari literarioa. [3]

2011. urtetik Kanarietako Hizkuntza Akademiako kide numerarioa da eta 2013ko ekainean Kanarietako Ikasketen Institutuko kide izendatu zuten. 2015. urtean Kanariar Uharteetako Literatura saria jaso zuen. [4]

Argitaratutako lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Poesia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1977 Porque somos de barro
  • 1981 Objetos
  • 1982 Presagios de suenos en las gargantas de las palomas
  • 1987 Un cierto sabor acido para los dias venideros
  • 1989 Vispera de la ausencia
  • 1991 Otono de los datiles velos
  • 1993 1981 - Poemas - 1992
  • 1997 Y de pronto anochece
  • 1999 Asi en la Tierra
  • 2000 Solo el mar
  • 2000 Octubre (Antologia)
  • 2000 Doce lunas de Eros
  • 2002 Para cruzar los puentes
  • 2003 Poemas 2003
  • 2005 Azogue
  • 2006 El libro de la duda
  • 2008 Bestiario
  • 2008 La ciudad y el deseo
  • 2014 Cuaderno del orate

Narratiba [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1994 Futuro imperfecto
  • 2002 El viento en contra
  • 2008 Yara
  • 2009 Mientras maduran las naranjas (Infantil-Juvenil)
  • 2009 Fompi y Lio en la montana de cristal (infantil)
  • 2010 Entre tejados (Infantil-Juvenil)
  • 2010 Dias de abril (Infantil-Juvenil)
  • 2010 Los ninos de la lata de tomate
  • 2010 Aquel verano
  • 2013 Si hubieras estado aqui
  • 2015 El sepulcro vacio
  • 2016 La luna en el agua
  • 2021 Las terribles historias

Sariak eta aintzatespenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1980 Lehen Poesia Saria “Matias Real” poesia-lehiaketan, La Tarde egunkariak antolatua
  • 1981 Lehen Poesia Saria “Pedro Garcia Cabrera, Tenerifeko Santa Cruzeko Aurrezki Kutxa Nagusiak antolatuta
  • 1991 Lehen saria "Emilio Algaba Guimara" poesia-lehiaketan, Venezuelako Etxeak Kanarietan deitua
  • 2015 Kanarietako Literatura Saria

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]