Castel Gandolfo
(
italieraz
ka?st?l ?an?d?lfo
ahoskatua
[1]
;
latinez
:
Castrum Gandulphi
) Italiako erdialdean dagoen
Lazio
eskualdeko herria da. 14 km²ko eremua dauka eta
2015eko
maiatzean 9.013 biztanle zituen
[2]
.
Urbano VIII.az
(1623?1644) geroztik, aita santuen udako egoitza herri honetan dagoelako da ezaguna. Castel Gandolfon hil ziren
Pio XII.a
(
1958
) eta
Paulo VI.a
(
1978
).
Albano aintziraren
ertzean dago,
Erromatik
18 km hego-ekialdera. Inguruko herriak
Albano Laziale
,
Marino Laziale
eta
Ariccia
ditu.
Castel Gandolfok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Albano Laziale
Grottaferrata
Marino
Rocca di Papa
Erroma
Hainbat eraikin aipagarri daude Castel Gandolfon, besteak beste:
- Palazzo Pontificio
(
1623
-
1629
), aita santuen jauregia,
Carlo Madernok
Urbano VIII.arentzat
diseinatua. Jauregiaren parean,
Piazza della Liberta
dago, alde zaharraren bihotza
- Villa Barberini
, Urbano VIII.aren iloba Maffeo Barberinik eraikia.
- Collegiata di San Tommaso da Villanova
,
Gian Lorenzo Berninik
Alexandro VII.a
aita santuaren aginduz eraikia.
- Villa albana di Domiziano
,
Domiziano
enperadorearen udako etxearen hondakinak. Eremu hartan daude, gaur egun, Villa Barberini XVII. mendeko eraikinaren lorategi ikusgarriak.