Carlos Roberto Reina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Roberto Reina


Hondurasko presidente

1994ko urtarrilaren 27a  - 1998ko urtarrilaren 27a
Rafael Leonardo Callejas - Carlos Roberto Flores (en) Itzuli
ambassador of Honduras to France (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Tegucigalpa 1926ko martxoaren 13a
Herrialdea   Honduras
Heriotza Tegucigalpa 2003ko abuztuaren 19a  (77 urte)
Heriotza modua suizidioa : bala zauria
Hezkuntza
Heziketa Universidad Nacional Autonoma de Honduras (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria , epailea , abokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hondurasko Alderdi Liberala

Find a Grave: 7778646 Edit the value on Wikidata

Carlos Roberto Reina Idiaquez ( Comayaguela , 1926 Tegucigalpa , 2003 ) hondurastar politikaria izan zen. Hondurasko Errepublikaren lehendakaria (1994-1998). Politiko liberalen familia batean hazi eta hezia. Lege eta nazioarteko zuzenbide-ikasketak egin zituen, Hondurasen, Parisen, eta Cambridge eta Londresen. 1944an, Tiburcio Carias diktadorearen aurkako manifestazio batean parte hartzeagatik, kartzelan sartu zuten bost hilabetez. 1945ean El Salvadorrera erbesteratu zen, 1947 arte. Diplomatiko gisa, Hondurasko delegazioko negozio-idazkari izan zen, Londresen (1956-1957), eta enbaxadore, Frantzian (1960-1963). Hondurasera itzuli zenean, kartzelan sartu zuten berriro (1963-1968), Oswaldo Lopez Arellano koronelaren gobernu militarraren garaian. Alderdi Liberalaren barruan, barne-kontrolaren ardura izan zuen 1970eko hamarraldiaren hasiera arte; orduan alderdiko sektore kontserbadoreenak, Modesto Rodasen gidaritzapean, ezkertiartzat baztertu zuen. 1970etik aurrera, Hondurasko lehendakari hautatu zuten arte, eskolak eman zituen unibertsitatean. 1979-1985 bitartean Amerika Arteko Giza Eskubideen Auzitegiko lehendakari izan zen. Hurrengo urteetan, bere herrialdea ordezkatu zuen Hagan, Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Auzitegian , Hondurasen eta El Salvadorren arteko muga auzi bat konpontzeko. 1993an hauteskundeetan lehendakari hautatu zuten (botoen %54a), Hondurasko Alderdi Liberalaren aldetik. Bere politikaren bi zutabe nagusiak giza eskubideen defentsa eta arazo sozialen konponbidea izan ziren. 1998an Carlos Roberto Flores alderdikideak hartu zuen kargua. 1998-1999 urte bitartean, Erdialdeko Ameriketako Parlamentuko ( Parlacen ) lehendakaria izan zen. Azkenik, 2003. urteko abuztuan, Carlos Roberto Reinak bere burua tiro batez hil zuen. Bere suizidioren arrazoia gaixotasun jasanezin bat izan daitekeela uste da.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]