Wikipedia, Entziklopedia askea
Burka
(
arabieraz
: ????
burqu'
edo
burqa'
) zenbait
islamdar
tradizioetan
emakumeek
jendaurrean daramaten
jantzia
da. Burka oso bat osatzeko
gorputza
estaltzen duen
ehun
zabala (
jilb?b
),
buruzapia
(
?ij?b
) eta
aurpegiaren
beloa (
niq?b
) beharrezkoak dira.
Jantzi honek
Persian
du jatorria
[1]
, non egungo
Afganistanen
chadri
izena duen. Handik
Pakistan
eta
Indiara
zabaldu zen.
Europan
normalean hitza
niq?b
adierazteko erabiltzen dute eta herrialde batzuetan, adibidez
Frantzian
, emakumeei toki publikoetan janztea debekatu diete
[2]
.
Islamaren etorrera baino askoz lehenago basamortuetan du jatorria jantzi mota honek. Bi funtzio nagusi zituen: lehenik eta behin, haize bolada gogorren aurka babesteko balio zuen eta bigarrengo funtzioa emakumeenganako babesarekin loturik zegoen, eta talde bat beste batengatik erasotua zenean soilik erabiltzen zen.