Wikipedia, Entziklopedia askea
Bullitt
1968ko
Peter Yates
estatubatuar
zinema zuzendariaren
film
bat da,
Robert L. Fish
idazlearen
Mute Witness
(
Lekuko mutua
) eleberrian oinarritua.
Steve McQueen
,
Robert Vaughn
,
Jacqueline Bisset
,
Don Gordon
eta
Simon Oakland
aktoreek antzeztu zuten.
Muntatze onenaren Oscar Saria
irabazi zuen; horrez gain,
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegian
gordeta dago.
Eszenarik ospetsuena
San Frantzisko (Kalifornia)
hirian barna Bullit protagonistak
Ford Mustang GT-390
berde ilun batean bi hiltzaileen
Dodge Charger R/T
beltzari jarraitzean egiten duten lasterketa da.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
San Frantzisko
hiriko Frank Bullitt (
Steve McQueen
) polizia tenienteari erraza dirudien kasu batez ardura dadin agindu diote: Walter Chalmers (
Robert Vaughn
) senatari harroputzak Senatuko Batzordearen babespean daukan eta
mafiaren
aurkako lekukotasuna ematera doan Eddy (
Justin Tarr
) informatzailea zaintzea. Lekukoa babesteko, Bullitek bere konfiantzazko gizonen laguntza du: Don Delgetti (
Don Gordon
) sarjentu beteranoa eta Carl Stanton (
Carl Reindel
) inspektore gaztea. Horrela, lekukoa ezkutuko apartamentu batean gorde eta hiruek txandaka zaindu behar dute.
Baina gaua amaitu aurretik, bi ezezagunek apartamentura sartu, informatzailea hil eta Stanton inspektorea larriki zauritu dute. Hortaz, Bullittek bi erasotzaileak nola bertaratu diren jakin eta bere ardurapeko kasu horren ezkutuko arrazoi politikoak argitzen saiatu da. Bullittek bere bizia eta Cathy (
Jacqueline Bisset
) neskalagunarena arriskuan jarriz, bere integritatea eta profesionaltasuna kasua konpontzean erakutsi behar ditu.