Brynjolfur Sveinsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brynjolfur Sveinsson

Bizitza
Jaiotza Onundarfjorður (en) Itzuli1605eko irailaren 14a
Herrialdea   Islandia
Heriotza 1675 (69/70 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kopenhageko Unibertsitatea
Hizkuntzak islandiera
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta idazlea
Lantokia(k) Islandia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena , patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Brynjolfur Sveinsson ( 1605eko irailaren 14a - 1675eko abuztuaren 5a ), gotzain luteranoa izan zen Skalholt herrixkan, Islandia hegoaldean. Gotzain hau izan zen Codex Regius a aurkitu eta Edda deitu zuena, Snorri Sturlusonek bere lana oinarritu zuen iturria zela onartu baitzuen.

Brynjolfurrek, eskuizkribuaren egiletza, Sæmundr froðiri eman zion, XII. mendeko apaiz islandiar bat. Egungo adituek, baina, emate hau arbuiatu egiten dute, eskuizkribua, egile bat baino gehiagok idatzi zutela uste baitute.

1650ean , Frederiko III.a Danimarkakoak , Brynjolfur, Errege Historialari bezala izendatu zuen, berriki hildako Stephaniusen ordez. Postu horri uko egin zion, baina Islandian dokumentuak biltzeko ahalak eta bi egingo zituela agindu zuen. Bere lehen ekintzetako bat, bere elizbarrutiko fededunei, erregeari, antzinako eskuizkribuak, jatorrizkoak edo kopiak, opari bezala edo sariren baten truke emateko eskatzea izan zen. Bildu zituen islandiar eskuizkribuen artean, Flateyjarbok delakoa zegoen, Brynjolfurrek, idazkiaren jabea pertsonalki bisitatuz lortu zuena.

Brynjolfur, Hallgrimur Petursson idazle eta olerkariaren bizitzan izan zuen paperagatik ere ezaguna da.