Bobby Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bobby Moore

Bizitza
Jaiotza Barking (en) Itzuli1941eko apirilaren 12a
Herrialdea   Erresuma Batua
Heriotza Londres 1993ko otsailaren 24a  (51 urte)
Hobiratze lekua Putney Vale Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza : ondesteko minbizia
Hezkuntza
Heziketa Eastbury Community School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria , futbol entrenatzailea eta kirol esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
West Ham United F.C. 1958 / 1974 544 24
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala 1962 / 1973 108 2
Fulham Football Club 1974 / 1977 124 1
San Antonio Thunder 1976 / 1976 24 1
FC Midtjylland 1978 / 1978 9 0
Seattle Sounders 1978 / 1978 7 0
 
Posizio edo espezialitatea atzelaria
erdiko atzelaria
Pisua 72 kilogramo
Altuera 177 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0600961 Allocine: 58082
Discogs: 1909241 FIFA: 174780 Find a Grave: 7348504 Edit the value on Wikidata
Bobby Moore

Bobby Moore (Barking, Londres Handia , 1941eko apirilaren 12a - Londres , 1993ko otsailaren 24a ) futbolari ingelesa izan zen, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa. Atzelari moduan jokatu izan zuen. Pele handiaren iritziz Bobby Moore da inoiz aurrean izan duen atzelaririk onena.

Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 1962tik 1973ra 108 partida jokatu zituen (2 gol sartuz), orain arte Peter Shilton izanda partidaren marka hori gainditu izan duen jokalari bakarra. Selekzioarekin 1966ko Munduko Futbol Txapelketa lortu zuen.

Kirol ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

West Ham Uniteden jokatu zuen ia bere ibilbide osoan, 1958tik 1974ra , 544 partidatan arituz eta 24 sortuz. Talde honekin Europako Kopa irabazi zuen 1965ean . Ingalaterrako FA Cup irabazi zuen 1964 urtean West Ham Unitederekin .

Normalean West Ham United taldeareekin Moorek zeraman zenbakia, 6 zenbakia, erretiratuta dauka West Ham Futbol taldeak bere elastikoetatik eta Bobby Mooren irudi erraldoia dago Upton Park (ofizialki Boleyn Ground) estadioan. Upton Park futbol zelaiaren hegoaldeko atearen atzean kokatzen da Bobby Moore tribuna edo Bobby Moore Stand . Hammer jarraitzale sutsuenak kokatzen dira Bobby Moore tribuna honetako eta justu parean, iparraldean, dagoen Sir Trevor Brooking tribunaren azpiko aldeetan

Azken urteetan talde txikiagoetan ibili izan zen: Fulham FC (124 p, g 1), San Antonio Thunder (24, 1) eta Seattle Sounders (7, 0) taldeetan hain zuzen ere.

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bobby Moore Aldatu lotura Wikidatan