Antonia Gutierrez Bueno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonia Gutierrez Bueno
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Antonia Gutierrez Bueno
Jaiotza Madril 1781eko urtarrilaren 17a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Madril 1874ko apirilaren 6a  (93 urte)
Hobiratze lekua San Justoren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta itzultzailea

Antonia Gutierrez Bueno y Aoiz (edo Ahoiz), ezizenez Eugenio Ortazan y Brunet ( Madril , 1781ko urtarrilaren 17a - ibidem, 1874ko apirilaren 6a ) madrildar idazlea , itzultzailea eta aitzindaria, Espainiako egungo Liburutegi Nazionalean kontsultak egiteko baimendutako lehen emakumea izan zen (1837). [1] [2] [3] [4] [5]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Madrilen jaio zen, 1781eko urtarrilean, San Bernardo Zabala kalean eta familia aberats eta ilustratu batean. Mariana Ahoiz Navarroren eta Pedro Gutierrez Bueno kimikari eta farmazialari ilustratuaren alaba izan zen, erregearen botikario nagusia. Bere aitak, garai hartako intelektualekin ( Leandro Fernandez de Moratin , adibidez) harremanez gain, gai zientifikoei, hiztegiei eta beste hizkuntza batzuetako gramatikari buruzko 300 lan baino gehiago zituen, eta liburu horiek familiaren alabek eskuragarri zituzten. [4]

Lan ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Antonio Arnaurekin ezkondu zen, eta harekin bizi izan zen Parisen . Han, talde intelektualekin harremanetan jarraitu zuen. Bere garaiko beste emakume-intelektual batzuek bezala, Eugenio Ortazan eta Brunet izena hartu zuen, koleraren gaineko artikulu bilduma bat frantsesetik itzultzeko. Izen horrekin hasi zen 1835ean Diccionario historico y biografico de mugeres celebres argitaratzen. [4] [6]

Alargun geratu zenean, Madrilera itzuli zen, eta Liburutegi Nazionalean sartzeko eskaera egin zuenean, 55 urte zituen. [3] [1]

Liburutegi Nazionaleko zuzendariak (1834-1840), Joaquin Maria Patinok, eskaera Gobernazio Ministerioari helarazi zion, eta establezimendu horretako konstituzioek sartzea zein etxerako liburuak ateratzea debekatzen zutela adierazi arren, era berean, beheko solairuko areto bat eskaini zion eskatzaileari. Gainera, bost edo sei emakumetik gora egonez gero, mahaiak, braseroa, idazteko lekua eta liburutegira joaten ziren emakumeei zegokien begirunea izateko behar dena erosi beharko zatekeela adierazi zuen. [3] [1]

Beste txosten batean, kontseilari erreal batek zera esan zuen: 1761eko debeku zaharra 'agindu barbaroa' kalifikatu zuen, eta ikusarazi zuen herriaren jende erdi horrek artean bazituela Espainian komentuak emakumeak non erretiratu, baina ez liburutegiak non hezi. [3] [1]

Maria Cristina de Borbon erregina erregenteak eskaera onartzea erabaki zuen, beheko aretoko sarrera Antonia Gutierrez andreari ez ezik Liburutegira joan nahi zuen beste emakume guztiei ere. Gainera, hauxe erantzun zion, bost edo sei emakume baino gehiago balira, gastu gehikuntza ezinbestekoa zela adierazteko. [7] [8]

Antonia Gutierrez Buenoren eskaeraren arrazoia zen Diccionario historico y biografico de mugeres celebres jarraitzeko dokumentazioa aurkitzea. Hiztegi hori 1835ean hasi zen argitaratzen, gizonezko izengoiti batekin (Eugenio Ortazan y Brunet). Aurretik, izengoiti beraren azpian, koleraren gaineko artikulu-bilduma bat frantsesetik itzuli zuen. [8] Ez zuen inoiz Hiztegia amaitu, baina geroago hainbat artikulu argitaratu zituen, horietako bat emakumeen hezkuntzaren aldekoa. [9]

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Koleraren gaineko artikulu bilduma bat itzuli zuen frantsesetik. [1]
  • 1835ean Diccionario historico y biografico de mugeres celebres argitaratzen hasi zen, Eugenio Ortazan eta Brunet ezizenaz. [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]