Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Irazabal Elkorobarrutia
(
Arrasate
,
Gipuzkoa
,
1984ko
uztailaren 17a
) gipuzkoar kazetaria da. Freelance moduan lan egin du
Ekialde Hurbilean
, udaberri arabiarraren ondorengoa aztertzen
Libanon
,
Egipton
,
Jordanian
eta
Libian
, eta
Afrikan
eta
Europan
iheslarien
migrazioak jarraitzen.
[1]
Historian eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. 2003 eta 2007 bitartean Historia ikasi zuen
Euskal Herriko Unibertsitatean
. 2006tik 2010era Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketak egin zituen
Mondragon Unibertsitatean
.
[2]
Ikasketak amaiturik,
Palestinara
joan eta bertan hasi zen freelance kazetari. Ordutik hona munduko hainbat herrialdetan korrespontsal lanak egin ditu.
Italian
du etxea eta freelance bezala lan egiten du
RAIrentzat
eta
Euskal Irrati Telebistako
kazetari lanetan. 2016an milaka errefuxiatuen ibilbidea jarraitzen zebilela,
Grezia
eta
Mazedonia
arteko muga legez kanpo zeharkatzeagatik atxilotu zuten.
[3]
[4]
2017ko azaroaren 20an
Euskal Kazetarien Elkarteak
eta
Kazetarien Euskal Elkargoak
ematen duten
Euskal Kazetari Saria
jaso zuen guda eta gatazka eremuetan korrespontsal egindako lana goraipatuz.
[5]
Urte berean Argiak eman zion saria beren herrialdeetatik ihesi
Europara
datozen errefuxiatuen pasadizoak ezagutzera emateko lanagatik.
[6]
2019an Cosimo Caridirekin batera zuzendu zuen
Awlad-Hesiak gainditu
dokumentala zeinek 4 haur errefuxiaturen eskolatzeaz hitz egiten digun:
errefuxiatu-eremuetan
bizi diren 2 neska eta Europan bizi diren 2 mutil: Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda. Dokumental honiengatik Eurobasque saria eman diote.
[7]
[8]
[9]
[10]
2019a geroztik
Berria
egunkarian
Zaitun
podcast kanala du. Bertan, hiru minutuko audioetan, bere ibllbidean ezagutu dituen gertaera, izaki eta herri berezien anekdota eta analisiak azaltzen ditu.
[11]