Amalur Arbelaitz Arbelaitz
(
Oiartzun
,
1980ko
abuztuaren 16a
) baserritarra eta kirolaria da, Oiartzungo hizkeran eta
hika
mintzatzen den komunikatzaile trebea.
Ama, Maria Josefa (Maritxu) Arbelaitz, Sastarre baserrikoa da. Aita Jose Mari Arbelaitz, Ozentzio baserrikoa. Hiru senideren artean, gazteena da eta lau seme alabaren ama.
Oiatzungo Elizalde eskola publikoan ikasitakoa da. Berak dioenez ez zituen ikasgaiak gustuko, ezta gimnasia bera ere, hortaz, eskolara ongi pasatzera joaten omen zen. Odol berokoa, ez zen atzean geratzen zen horietakoa, batez ere bere burua defendatzeko garaian, baina horrek ez zion lagun onak egitea galarazi, asko bai ditu ordukoak. Jenio bizikoa dela dio baina denekin ongi moldatzen da. Lagunen lagun ona da.
Haurtzaroa baserri giroan pasa zuen, baserriko lanak eginez eta telebista ikusteko aukera gutxirekin. Bere bizitzako pasarte garrantzitsu asko oso gazterik bizitzea tokatu zitzaion eta hainbat erabakiak eta ardurak hartzeko goiztiarra izan ohi da: Hamahiru urterekin hasi zen parrandan, Oiartzun eta inguruko herrietako festak eta dantzalekuaz gozatuz. Hamalau urterekin herri mailan sokatiran. Nobioarekin 15 urterekin hasi zen; aita 16 urte zituela galdu zuen eta 17 urterekin, jada, ama izan zen.
Amatasunak bere burua zentratzeko balio izan ziola dio. Lau seme alaba izan zituzten: Araitz, Joseba, Aitor eta Oinatz eta amonarekin batera, familia osoa baserrian bizi da.
Amalur emakume langilea da, gaitasun handikoa. Berezko bizi-indarra duela erakutsi du, bai eguneroko bizitzan eta baita kirol munduan ere. Etxeko arduraz aparte, etxetik kanpo han-hemenka lan desberdinak egiten ditu, garbitasun lanak, jangelako begirale lanak, entrenamenduak eta beste hainbat, eta goizean goiz hasita 12-13 orduko lan saiok izatera iristen da egunero. Baserriko lanaren zama handiena senarrak eta amak hartzen badute ere, Amalurrek badu zertan aritua hor ere. Emakume neka ezina da eta gauza askori heltzen dion horietakoa, besteekiko elkartasuna bazterrean utzi gabe. Urteak eman dituzte Saharako haurrak itxian hartuez, adibidez. Alaia bezain umila, familiarengandik jasotako babes handia eskertzen du, lagunak ahaztu gabe, asko estimatzen bai ditu.
Kirola betitik gustatu izan zaio,
[1]
herri kirola
bereziki eta guztien artean
sokatira
du gustukoena.
Korrika
edo
bizikletan
aritzeko tarteak aurkitzen ditu, baina ur handiagotan sartu denetik bere entrenamendu saioak asko luzatu eta espezializatu dira, horrek duen denbora eskakizun guztiarekin. Emakume indartsua da baina berak dioenez, indarrak baino gehiago balio izan dio buruak. Buru gogorrekoa dela esaten du; sendotasun handikoa da eta egoerek ez dute menpean hartuko nola nahi. Bere buruari erronkak jartzea gustatzen zaio eta erronkak lortzea du helburu.
Hemeretzi urte zituela
Irlandan
ospatutako munduko txapelketan parte hartu zuen.
Trontzan
eta
idi-probetan
ibilia da, baita Bizkaiko idi-proba mistoan txapela jaso ere,
Leioako
Onditz probalekuan 2017an. Korrika,
Behobia-Donostia
behin baino gehiagotan egina da. Semea eta haren lagun batekin
Santiago bidea
8 egunetan egin zuen, bizikletan eta
Orreagatik
hasita. Eta horrela, abar luze bat. Bere balentriak ezagunak dira, bai Oiartzunen eta baita Oiartzundik kanpo ere, batez ere
Euskal Telebistako
Baserria
lehiaketan
parte hartu zuenetik eta
Pentatloian
txapeldun izatera iritsi zenetik.
Baserria
lehiaketako lehen edizioko finalista izatera iritsi zen Xabier Orbegozo kidearekin batera, berak dioenez hamaika eguneko froga izugarri gogorraren ondoren. Baina finalista izateak baino gehiago poztu zuen, ikuslegoaren gogokoenen saria eskuratu izanak. Horrek asebete zuen zeharo
[2]
.
Lehiaketan erakutsitako jarrera eta dohainek izan zuten eragina Euskal Telebistan nonbait eta
Baserria
bigarren edizioko epaile izatera eraman zuten Amalur.
[3]
2022an Txapelduna
. Emakumezkoen Binakako
Euskal Pentatloia
Nerea Arrutirekin batera lehiatutako frogan
[4]
eta, lesioak, lesio, lehenengo saria lortu zuten
Tolosako zezen plazan
2022-06-18an. Froga osoa 24 minututan burutu zuten.
[5]
Aurrez prestaketa lanak Zamalbideko Bentak auzoko probalekuan egin zituzten.
[6]
2023an Txapelduna
. Emakumezkoen Binakako
Euskal Pentatloia
Nerea Arrutirekin batera.
[7]
Tolosan 20123-06-11an.
Hemen ere ezaguna egin zen, familiakoa den
Ozentzioko ermita
erakusten azaldu zenean.
[8]
Jatorrizko ermita bigarren karlistadan eraiki zuten. Manuel Lekuonak "Oiartzun 1986" urtekarian idatzi zuenaren arabera, Ozentzioko zelaian merkatua egiten zela aprobetxatuz, meza (meza-kanpaina, kale gorrian) ematera joaten zen D. Manuel Gabino Sein, herriko bikario xaharra. Egoerarekin urrikituz Bordaberri baserriko maisu-hargina eskaini zen ermita eraikitzea, urteen poderioz gainbehera etorri eta 85. urtean herriak berritu zuena. Zenbait herritarren ahotik jaso izan da
[9]
nola
Santa Kruz apaiza
bera ere handik barrena ibiltzen zen.
Oiartzuar emakumeak udalekuetan
egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek. 2019 Oiartzun urtekaria, (91orr.)
[14]