|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Mendizaletasuna
oinez
mendiak
igotzean (
mendigoizaletasuna
), mendietan barrena oinez ibiltzean, mendietan
eskiatzean
edo mendiak
eskalatzean
datzan
kirola
da. Jarduera horretan, kontuan hartu behar dira inguruaren jakintza, mendian ibiltzeko teknikak eta mendian orientatzeko gaitasunak. Kirolaz gainera, mendizaletasuna
zaletasuna
eta
naturarekin
bat egiteko modua ere bada, askoren iritziz. Euskal Herria, gainera, mendizaletasunean aritzeko lurralde guztiz aproposa da, menditsua baita.
Hamabi ataletan banatuta dago:
[erreferentzia behar]
bidezidor kirola
, erdi mailako mendia, goi mendia, alpinismoa, espedizioak, kirol eskalada, eskalada klasikoa (azken hori, era berean, arroka eta izotz eskaladan banatua), ibilbideko eskia, mendiko duatloia, erdi mailako mendi maratoia eta mendi maratoia.
Sarritan
mendizaletasun
izena goi mendiak igotzeko jarduerari lotu zaio, hau da, garaiera handietako mendizaletasunari. Hala, mendiak igotzen dituenari
mendizale
deitu ohi zaio, ez ordea aurreko beste jardueretakoren bat egiten duenari.
Mendizaletasuneko hamabi jarduerak lau ataletan bana ditzakegu:
1.
Oinezko atala
|
2.
Eskalada
atala
- arroka eskalada
- izotz eskalada
- kirol eskalada
- boulderra
|
3.
Iraupeneko atala
- mendiko duatloia
- erdi mailako mendi maratoia
- mendiko maratoia.
|
4.
Berezien atala
|
Alpinismo, andinismo eta himalaismo terminoak askotan erabiltzen dira altuera handietako mendizaletasunaren sinonimotzat, baina ez da guztiz zuzena. Alpinismo hitzak
Alpeetako
igoera adierazten du: beraz, 5.000 m baino txikiagoak diren mendien igoera. Andinismoak, aldiz,
Andeetako
mendi baten igoera adierazten du, hau da, 5.000 m baino altuagoak eta 7.000 m baino txikiagoak diren mendiak igotzea. Azkenik, 7.000 m baino gehiago dituen
Himalaiako
mendiak igotzeari himalaismoa deritzo.
Horrela deitzen zaio
XIX. mende
erdialdeko denbora tarte bati,
1854tik
1865era
bitarteko hamarkadari hain zuzen ere. 1854an,
Alfred Wills
ingelesa
Wetterhorn
mendira igo zenetik 1865ean,
Edward Whymper
, hau ere ingelesa,
Matterhorn
-en (Cervino) tontorrera igo zen arteko denbora tarteari zehazki.
Hamar urte haietan, mendizale britainiarrek batik bat,
Alpeetako
tontorrik altuenak zapaldu zituzten suitzar eta frantziar gidariekin. Horien artean, honakoak aipagarriak dira: Francis Douglas, Paul Grohmann, Florence Crauford Grove, Charles Hudson, E. S. Kennedy, William Mathews, A. W. Moore, Leslie Stephen, Francis Fox Tuckett, John Tyndall, Horace Walker eta Edward Whymper. Gidari ezagunen artean, Christian Almer, Jakob Anderegg, Melchior Anderegg, Johann Joseph Benet, Peter Bohren, Jean-Antoine Carrel, Michel Croz, Ulrich Kaufmann eta Johannes Zumtaugwald daude.
1857an
Londres
en "Alpine Club" elkartea sortu zuten.
Emakumezkoen artean,
Fanny Bullock Workman
amerikarra izan zen igoera esanguratsuak egin zituen lehenengoetarikoa.
XX. mendearen
hasieran, lehenengo espedizio
europarrak
arrakasta lortzen hasi ziren munduko tontorrik altuenetan.
1950eko hamarkadarako
,
zortzimilako
guztiak igotzea lortu zuten, bi izan ezik. Lehendabizikoa
Annapurna
(8.091 m) izan zen
1950ean
,
Maurice Herzog
eta
Louis Lachenalek
gidatutako frantziar espedizioak lortu zuen.
1953an
, aldiz, munduko tontorrik garaiena den
Everestera
(8.848,86 m) iritsi ziren
Edmund Hillary
eta
Tenzing Norgay
xerpa,
Nepalgo
hegoaldetik igota. Urte hartan bertan, hilabete batzuk geroago,
Hermann Buhl
austriarra izan zen lehenengoa
Nanga Parbat
-en (8.126 m) gailurra zapaltzen, droga batzuen eraginpean.
K2ra
bestela heldu ziren
1954an
Lino Lacedelli
eta
Achille Compagnoni
.
1964ko
maiatzaren 2an, Hsu Ching txinatarrak lortu zuen azken zortzimilakoa igotzea,
Shishapangma
(8.013 m) alegia.
Emakumezkoen kasuan,
Fanny Bullock Workman
amerikarrak
Karakorum-go
hainbat mendiren artean,Pinnacle Peak (6.930 m) mendia eskalatu zuen Nun Kun-en 1906an. Hainbat urtez, mendirik garaiena eskalatu zuen emakumezkoaren marka izan zuen.
1934an, ordea, Hettie Dyhrenfurth-ek 7.000 m-ko altuera gainditu zuen Sia Kangrira igota (7.422 m). Errekor honek 25 urtez iraun zuen, 1954an Claude Kogan eskalatzaile frantsesak
Cho Oyu-n,
7.600 m ingurura arte igota, errekorra hautsi zuen arte. Hurrengo urtean, emakumez soilik osatutako lehenbiziko espedizioa egin zen Himalaiara. Monica Jackson, Evelyn McNicol eta Elizabeth "Betty" Stark-ek osatu zuten espedizio hau eta Gyalgen Peak-en (6.151 m) lehen igoera egin zuten.
1959an, Txinako emakumeen mendi-taldeko Phantog, Muztagh Ata gailurrera iritsi zen (7.509 m). Geroago, Everest igo zuen bigarren emakumea izan zen, Junko Tabei japoniarraren atzetik (11 egun beranduago).
8.000 m-ko mendi baten emakumeen lehenbiziko igoera, 1974an iritsi zen, hiru emakume japoniar, Masako Uchida, Mieko Mori eta Naoko Nakaseko, Manaslu-ra (8.163 m) igo zirenean. Hurrengo urtean, 1975eko maiatzaren 16an, Junko Tabei Everestera igo zen lehenbiziko emakumea bilakatu zen.
Mendi batera lehenbiziko igoera emakumezkoek egin duten mendirik altuena
Gasherbrum III
(7.946 m) da.
Alison Chadwick-Onyszkiewicz
-ek eta
Wanda Rutkiewicz
-ek (lehenbizikoaren senar Janusz Onyszkiewicz eta Krzysztof Zdzitowiecki-rekin batera) burutu zuten 1975eko abuztuan.
1980ko hamarkadan
eta
1990ekoan
loratu zen euskal herritarrek egindako ibilbidea munduko tontorrik altuenetan.
Martin Zabaleta
,
Juanito Oiarzabal
,
Edurne Pasaban
eta
Felix
eta
Alberto Inurrategi
aitzindari garaikideen artean daude. Aipatzekoa da halaber "
Mendi film festival
" nazioarteko zinemaldia.
"
Pyrenaica
"
Euskal Herrian argitaratutako aldizkaririk zaharrena da,
1926an
sortutakoa.
"
Desnivel
"
espainiar aldizkaria ere
1981ean
sortu eta erreferentziazkoa da egun horren inguruan.
Espezializatua izan barik, "
Euskal Herria aldizkariak
" ere mendiari buruzko sail interesgarriak zituen (
2002
-
2013
).
Nazioartean, ezagunak dira Banff Mountain Book Festival (mendi-literaturaz) eta Banff Mountain Film Festival (mendi-zinemaz), biak ala biak Banff hirian antolatuak,
Albertako
probintzian (
Kanada
). Beste
zinemaldi
batzuk egiten dira
Fort Williamen
eta
Edinburghen
(
Eskozia
n),
Katmandun
(
Nepal
en),
Keswicken
eta
Kendalen
(
Ingalaterra
n) eta
Telluride (Colorado)n
,
AEBetan
.
Euskal Herrian
,
Bilbo
n urtero "
Mendi film festival
" antolatzen da, hasierazko edizioak
Gasteizen
antolatu baziren ere.
- Edmund Hillary
(
Zeelanda Berria
,
1919
-
2008
),
Everestera
igo zen lehen alpinista.
- Wanda Rutkiewicz
(
Polonia
,
1943
-
1992
),
zortzimilako
gehien (zortzi) igo duen hirugarren emakumea da.
- Reinhold Messner
(
Italia
,
1944
-), 14 zortzimilakoak igo dituen lehen gizona.
- Martin Zabaleta
(
Euskal Herria
,
1949
-),
Everestera
igo den lehen euskal herritarra.
- Juanito Oiarzabal
(Euskal Herria,
1957
-), 14 zortzimilakoak igo dituen lehen euskal herritarra.
- Oh Eun-Sun
(
Hego Korea
,
1966
-), zortzimilakoak igotzen nabarmendu den emakumea.
- Felix Inurrategi
(Euskal Herria,
1967
-
2000
), 12 zortzimilako igo zituen anaiarekin batera, eta hori egin duen euskal herritarrik gazteena da. Istripuz hil zen, Himalaian.
- Alberto Inurrategi
(Euskal Herria,
1968
-), 14 zortzimilakoak igo dituen euskal herritarrik gazteena.
- Gerlinde Kaltenbrunner
(
Austria
,
1970
-), 10 zortzimilako igo dituen lehen emakumea.
- Edurne Pasaban
(Euskal Herria,
1973
-), 14 zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea.