Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Balde Martinez
(
Bartzelona
,
2003ko
urriaren 18a
)
kataluniar
futbolari
profesionala da, atzelaria.
Bartzelona Futbol Klubeko
lehenengo taldeko jokalaria da.
Aita
Ginea Bissaukoa
du eta ama
dominikarra
eta Bartzelonan jaio zen 2003an
[1]
.
RCD Espanyolen
hasi bazen ere zortzi urte zituela sartu zen
Bartzelona Futbol Klubeko
harrobian
[2]
.
2021-22 denboraldian egin zuen debuta talde nagusiarekin eta bi partida jokatu zituen, bata
Errealaren
aurka
[3]
eta beste
Athleticen
aurka
[4]
.
Txapeldunen Ligan
ere egin zuen debuta
Bayern Munichen
aurkako partidan, ligaxka fasean
[5]
.
2022-23an talde nagusiko ohikoa bihurtu da, izan ere lehen bi hilabetetan gol asistentzia gehien eman zituen jokalarietako bat izan baitzen. 2023ko martxoan Europako bost Liga handietan asistentzia gehien eman zituen 20 urtez azpiko jokalaria zen
[6]
. Ligan gol bakarra sartu zuen, RCD Espanyolen aurkako derbian hain zuzen ere
[7]
. Bartzelonak Liga eta Superkopa irabazi zituen urte hartan.
2019an 16 urtez azpiko
Espainiako selekzioarekin
hasi zen jokatzen. gazte mailatako selekzio guztiak pasa ondoren
2022ko Qatarko Munduko Txapelketarako
konbokatu zuten eta
Costa Ricaren
aurkako partidan egin zuen debuta
[8]
.