Adelina Garcia Casillas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adelina Garcia Casillas

Bizitza
Jaiotza Hoyocasero , 1920
Herrialdea   Espainia
Heriotza Madril 1939ko abuztuaren 5a  (18/19 urte)
Hobiratze lekua La Almudenaren hilerria
Heriotza modua heriotza zigorra : bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak Erresistentziaren kidea
Kidetza Gazteria Sozialista Bateratuak

Adelina Garcia Casillas 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankista k fusilatu tako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan aktibista zen eta 19 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1] [2] [3] [4]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Adelina Hoyocasero , Avilako probintzian jaio zen eta Guardia Zibil baten alaba zen. 1937 urtearen hasieran JSU ko militante egin zen eta Julia Conesa ren laguna izan zen. Hamahiru Arrosen artean mulato bezala ezagutzen da, bere azala ilun eta ezpain lodiengatik.

Etxera gutun bat bidali zioten galdeketa bat egin nahi ziotela esanez, eta bera boluntarioki joan zen, baina ez zen itzuli. Hala, 1939ko maiatzean Las Ventas emakumeen kartzelan sartu zuten eta bertan postari bezala lan egin zuen. Urte bereko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan. [5] Bere hilarrian bere izena "Avelina" bezala agertzen da, ziurrenik akats kaligrafiko bat dena [6] .

Memoria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie [7] . Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arros ei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historiaraliari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela [8] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]