3 Doors Down
post-grunge
musika talde
estatubatuarra
da.
1994an
Escatawpan
(
Mississippi
) sortu zuten
Brad Arnoldek
(abeslaria eta gitarra),
Matt Robertsek
(gitarra) eta
Todd Harrellek
(baxua). Taldeak
2000
. urtean
The Better Life
izeneko lehen diskoa argitaratu zuenetik 15 milioi aletik gora saldu ditu.
3 Doors Down musika taldea
Brad Arnold
orduko bateriajoleak,
Matt Roberts
gitarra-jotzaileak eta
Todd Harrell
baxujoleak sortu zuten. Hirurak ere
Escatawpan
txikitan batera aritzen ziren lagunak ziren, rock musikarekiko interes beretsuak elkarbanatu zituztenak. Hasiera baten, beraien hiri inguruan ematen zituzten kontzertuak, beraien abesti batzuk eta beste talde batzuen bertsioak nahastuz. Brad Arnoldek bateria jotzeaz gain abeslari lanetan ere aritu zen garai batez, berak esan bezala, "beste inork ez luke egingo, baina nik egin nuen eta asko gozatu nuen."
Aurrerago hiritik kanpo jotzen hasi zen taldea, eta
Foley, Alabamara
egin zuten bidaia batean erabaki zuten beraien izen ofiziala. Hirurak hirian zehar pasiatzen ari zirela, eraikin bateko afixa batetik letra batzuk erori zirela ikusi zuten, eta "Doors Down" irakur zitekeen. Garai hartan hiru taldekide zirenez, "3" zenbakia gehitu, eta "3 Doors Down" izena hartu zuten.
Urte batzuk beranduago,
Todd Harrellek
Chris Henderson
gitarra-jotzaileari eskatu zion beraiekin taldean aritzeko, soinu osoago bat egiteko asmoz. Maketa bat grabatu zuten orduan beraien abestiekin, eta horrek publizitatea egin ahal izateko aukera eskaini zien, entzule kopurua areagotuz. Era berean,
Universal Records
disketxearen arreta erakarri zuten, taldearekin akordio bat egin zuelarik.
3 Doors Down taldearen lehen diskoa,
The Better Life
,
2000ko
otsailaren 2an
argitaratu zen, eta urte hartako 11. diskorik salduena izatea lortu zuen, 3 milioi aletik gora salduz. Ordutik 6 platinozko disko eskuratu dituzte disko honekin, nazioartean zabaldutako single batzuei esker batez ere: "
Kryptonite
", "
Loser
", eta "
Duck and Run
". Laugarren single bat ere grabatu zuten, "Be Like That",
American Pie 2
filmaren soinu-bandaren parte dena, moldaketa txiki batzuekin.
Diskoaren grabaketan, Brad Arnoldek abeslari eta bateria lanak egin zituen. Dena dela, diskoaren argitalpenaren ondoren egindako birarako bateriajole bat lortu zuten, Brad Arnold abeslari lanetan aritu zelarik.
Away from the Sun
eta
Another 700 Miles
(2002-2004)
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Taldearen bigarren estudioko diskoa,
Away from the Sun
,
2002an
argitaratu zen, eta orduz geroztik
Estatu Batuetan
4 platinozko disko eta
Australian
platinozko disko bat eskuratu dituzte. "
Here Without You
" eta "
When I'm Gone
" izan ziren disko hartako single arrakastatsuenak. "
The Road I'm On
" eta "
Away from the Sun
" ere zerrendetan izan ziren, baina ez zuten hainbesteko arrakasta izan.
Bateriajole bezala
Josh Freese
izan zuten
Away from the Sun
diskoaren grabaketan. Horrez gain,
Rush
taldeko gitarra-jotzaile
Alex Lifesonek
3 abesti ekoiztu eta grabatu zituen: "Dangerous Game", "Dead Love", and "Wasted Me". Hala eta guztiz ere, "Dangerous Game" baino ez zen diskoaren agertu. Diskoaren birarako
Daniel Adair
kanadarra aritu zen bateria jotzen.
2003an
Another 700 Miles
izeneko disko laburra argitaratu zuen taldeak,
Chicagon
zuzenean grabatutako abestiez osatuta.
Another 700 Miles
ekin urrezko diskoaren saria lortu zuten Estatu Batuetan. Aurreko diskoetako abesti arrakastatsuez gain,
Lynyrd Skynyrden
"
That Smell
" abestia ere aurki daiteke diskoan.
2003tik aurrera, "3 Doors Down and Friends" izenpean (3 Doors Down eta lagunak) urtero antolatzen dute kontzertu ongile bat, taldearen
The Better Life
erakundearen bitartez.
Taldearen estudioko hirugarren diskoak,
Seventeen Days
,
2005ekoa
, platinozkoa diskoa eskuratu zuen. "
Let Me Go
" eta "
Behind Those Eyes
" izan ziren single arrakastatsuenak. Era berean, "Live for Today", "
Landing in London
" (non
Bob Segerrek
bigarren abeslari eta gitarra lanak egin zituen), eta "Here by Me" ere single bezala argitaratu zituzten.
Seventeen Days
izeneko biran zehar,
Lynyrd Skynyrd
taldea izan zuten ondoan.
2005ean, gainera,
Away from the Sun: Live from Houston, Texas
zuzeneko DVDa ere argitaratu zuen taldeak.
Alex Gibneyek
eta Doug Birok ekoiztu eta zuzendu zuten DVD honen grabaketa.
The Better Life
eta
Away from the Sun
diskoetako kantuak aurki daitezke DVD honetan, eta baita "It's Not Me" eta "Father's Son" kantuen hasierako bertsio batzuk, ondoren
Seventeen Days
diskoan argitaratuko zirenak.
Greg Upchurchek
, lehenago
Puddle of Mudd
taldean aritutakoak,
Daniel Adair
ordeztu zuen 2005ean. Izan ere, Daniel Adairrek taldea utzi zuen,
Nickelback
taldearekin aritzea erabaki baitzuen
[1]
.
2008ko
maiatzaren 20an
taldearen izen bereko laugarren estudioko diskoa
argitaratu zuen 3 Doors Downek.
Billboard 200
zerrendan lehen postua eskuratu zuen disko honek, lehen astean 154.000 ale salduz. Bigarren aldia zen taldeak zerrenda honetan lehen postua lortzen zuena,
Seventeen Days
diskoarekin lortu eta gero. Diskoa osatzen duten single arrakastatsuak honakoak dira: "
It's Not My Time
", "
Train
", "
Let Me Be Myself
" eta "
Citizen/Soldier
".
- 3 Doors Down: One Red Light (2004ko azaroa)
- 3 Doors Down: Live in Houston, Texas - Away from the Sun (2005, Monster Music)
- 3 Doors Down "Behind Those Eyes" ? Alex Gibneyren dokumentala (argitaratu gabe)
- Taldeak zuzeneko DVDa grabatu zuen Seventeen Days biraren amaieran (argitaratu gabe)