Wikipedia, Entziklopedia askea
1987ko Iparraldeko sarekada
urriaren 3an
, Euskal errefuxiatuen aurka Frantziako poliziak Ipar Euskal Herrian abiatu zuen operazio erraldoia izan zen. 1987ko urrian Ipar Euskal Herrian egindako polizia-sarekadak mugarri bat ezarri zuen errefuxiatuen kolektiboan. Euskal errefuxiatuen kolektiboaren aurka inoiz ez egindako operatibo handienetako bat izan zen.
[1]
Goizeko 6:00etan hasi eta egun guztian zehar luzatu zen operazioan 61 lagun atxilotu zituzten ia 2.000 poliziak. Egun gutxitan, 200 euskal herritar atxilotu zituzten; haietatik 60 kanporatu eta 15 deportatu egin zituzten. 180 etxetan sartu ziren.
Irungo
mugan Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zituzten atxilotu askok gerora torturak salatu zituen. Gertaera salatzeko
Biarritzen
arratsaldean egindako manifestazioan Polizia gogor oldartu zen herritarren aurka.
[2]
Poliziaren terminologia Hirugarren Faseko Operazio izena jaso zuen.
[3]
Amnesty Internationalek
adierazi zuten entregatuek
torturatuak
izateko arriskua zutela. Frantziako Abokatuen Sindikatuak (SAF) eta Magistraturaren Sindikatuak prestatutako txosten zabal baten arabera, sarekada "Zuzenbide Estatuaren larritasun handiko zalantzan jartzea" izan zen.
[4]