한국   대만   중국   일본 
Zinedine Zidane - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Zinedine Zidane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zinedine Zidane


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Zinedine Yazid Zidane
Jaiotza 16th arrondissement of Marseille (en) Itzuli1972ko ekainaren 23a  (51 urte)
Herrialdea   Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Limogesko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
italiera
frantsesa
arabiera
kabiliera
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
AS Cannes 1986 / 1989
France national under-17 association football team 1988 / 1989 4 1
AS Cannes 1989 / 1992 61 6
France national under-18 association football team 1989 / 1990 6 0
France national under-21 association football team 1990 / 1994 20 3
Girondins de Bordeaux 1992 / 1996 139 28
Frantziako futbol selekzio nazionala 1994 / 2006 108 31
France B national football team 1995 / 1995
Juventus FC 1996 / 2001 151 24
Real Madril 2001 / 2006 155 37
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 79 kilogramo
Altuera 185 zentimetro
Enplegatzailea(k) Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Zizou
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

zidane.fr
IMDB: nm1127992 Allocine: 38195 Allmovie: p434037
Instagram: zidane Musicbrainz: 12aa6a19-e80c-47f4-a523-4c13a8d2ed23 Discogs: 1375020 FIFA: 163331 UEFA: 3996 Edit the value on Wikidata

Zinedine Yazid Zidane ( zinedin zidan ahoskatua, Marseilla , 1972ko ekainaren 23a ), arjeliarra [1] , ainitz alditan Zizou izendatua, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea da.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Marseillan ≪La Castellane≫ [2] auzoan hazi zen eta aita aljeriar jatorrikoa du. Frantziako lehenengo mailan 1989an egin zuen debuta. Handik hiru urtera Bordeleko Girondins taldean hartu zuten. Hala, gorantz hasi zen bere teknika paregabeari esker. 1994an final erdira iritsi zen Europako txapelketan eta urte horretan bertan Frantziako selekzioan hasi zen jokatzen. Bordeleko taldean egin zuen azken denboraldian UEFAko Kopako finala galdu zuen Munich-eko Bayern taldearen kontra. Hala ere, talde horretan egin zuen lanari esker mundu osoan egin zen ospetsu. 1996an Turin-eko Juventus taldera aldatu zen. 1996an Kontinente arteko Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen, eta 1997an eta 1998an Italiako txapelketa. 1998ko Munduko Kopan Frantziako taldeko kapitain izan zen. 1998an Europako jokalari onenenari ematen zaion urrezko baloia eman zioten, eta Frantziako taldeko jokalari nagusietako bat izan zen Euro 2000. txapelketan. Frantziako taldearekin jokatu dituen 59 partidatan 16 gol sartu ditu.

2016an, Espainiako lehenengo mailako Real Madrid Club de Futboleko entrenatzailea izendatu [3] zuten eta 2018ra arte bertan egon zen.

2019ean berriro bueltatu zen. Gaur egun, 2021an, Real Madrid Club de Futboleko entrenatzailea [4] izaten jarraitzen du.

Bizitza pertsonala [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1994an, Veronique Lentisco-Fernandezekin ezkondu zen. Honek, espainiar jatorriko dantzari profesional frantsesa [5] da. Lau seme dituzte: Enzo (1995eko martxoaren 24a), Luca (1998ko maiatzaren 13a), Theo (2002ko maiatzaren 18a) eta Elyaz (2005ko abenduaren 26a), guztiak Real Madrileko beheragoko kategorietan aritzen dira.

Estatistikak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Txapelketak : 506 partida, 95 gol
  • Europako kopa : 117 partida, 23 gol
  • Frantziako kopa: 52 partida, 7 gol
  • Frantziako selekzioan: 108 partida, 31 gol

Guztira : 794 partida, 156 gol edo estatistikan 0,19 gol/partida

Frantziako selekzioan [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Klubean [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Frantsesez) ≪Zidane pour sauver la face ? - Equipe de France - Football≫ Sport24 2011-05-06CEST10:06:48+0200 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22) .
  2. (Gaztelaniaz) ≪La vida de Zidane fuera del Real Madrid: el sueno americano de una pareja "normal"≫ ELMUNDO 2016-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22) .
  3. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2015-12-15). ≪Rafa Benitez entrenador Real Madrid Zidane≫ RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-22) .
  4. (Gaztelaniaz) ≪Comunicado Oficial | Real Madrid CF≫ Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2021-02-22) .
  5. (Gaztelaniaz) ≪Todo lo que tienes que saber de Veronique Zidane≫ abc 2016-01-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]