- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Arto
≫.
Zea Mays
rock
estiloko
euskal
musikako talde bat da,
Bilboko
Errekalde
auzoan 1997an sortua.
[1]
1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean
Euskadi Gazteako maketa lehiaketa
irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta
Euskal Herrian
zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
1998ko irailean
Gor
diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten:
Zea Mays
.
Mondo Sonoro
aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen.
[2]
Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten:
Elektrizitatea
. Urte hartako Euskal Herriko diskorik onena izan zen,
Mondo Sonoro
aldizkariaren iritzira. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten
Holandatik
.
2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten:
Harrobian
, oraingoan
Gaztelupeko Hotsak
diskoetxearekin. Hori baino lehenago,
AEKantuz
diskoan
Mikel Laboaren
kanta baten bertsioa grabatu zuten. 2003ko udan
Europatik
beste bira bat egin zuten:
Alemanian
eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten
[3]
eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.
2005eko martxoan euren hurrengo diskoa plazaratu zuten:
Sortuz, grabitatearen aurka
. Disko honek arrakasta handia izan zuen eta taldea Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtu zen orduan. 2006ko abenduan 18/98 taldearen aldeko diskoan parte hartu zuten
Astero, ostera hastera
kantarekin.
Maialen Lujanbio
bertsolariaren hitzekin egindako kanta izan zen.
[4]
2007an taldeak hamar urte bete zituen. Urte horretan kaleratutako
Morphina
diskoarekin taldearen ordura arteko ibilbidea laburbiltzen zuen DVDa jarri zuten salgai, hamarkada oso batean eskainitako kontzertuen irudiak biltzen zituena.
2010ean aldiz,
Era
diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. Disko honetan azaldu zen berehala arrakasta itzela lortu zuen
Negua joan da
ta abestia. Bideoklipak ere izugarrizko arrakasta izan zuen,
[5]
Ainhoa Moiuak
keinu hizkuntzan
egindako interpretazioa, hain zuzen ere.
[6]
Ondoren beste bi disko etorri ziren,
Da
eta
Harro
.
2017an beren 20 urtetako ibilbidea laburbilduz abesti onenekin egindako bilduma plazaratu zuten,
Zea Mays, 20 urte
.
[1]
Urte berean
Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
elkarlanean hiru abestitako singlea argitaratu zuten. Disko horretan
Elektrizitatea
,
Gaur
eta
Negua joan da ta
abestiak zeuden.
[7]
2019an disko berria atera dute,
Atera
izenekoa hain zuzen ere.
Adarra Sariaren 2023ko edizioan, Zea Mays rock taldeak jaso zuen saria. Izandako ibilbide ≪arrakastatsu eta kalitatezkoa≫ baloratu zuen epaimahaiak eta nabarmendu zuen hainbeste kolaboratzaile izatea diskoetan zein zuzenekoetan.
[8]
- Zea Mays
(1998,
Gor
)
- Elektrizitatea
(2000,
Gor
)
- Harrobian
(2002,
Gaztelupeko Hotsak
)
- Sortuz, grabitatearen aurka
(2005,
Oihuka
)
- Morphina
(2007,
Bonberenea Ekintzak
)
[9]
- Era
(2010,
Bonberenea Ekintzak
)
[10]
- Da
(2013, autoedizioa)
[11]
- Harro
(2016,
Garden Records
)
[12]
- Zea Mays 20 urte
(2017,
Garden Records
)
[13]
- Zea Mays, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
(2017,
Garden Records
) - 3 abesti
[14]
- Atera
(2019,
Garden Records
)
[15]