Zazpikaleak
Bilboko
alde zaharraren gune nagusia da eta hiriko
auzorik
zaharrena. Han daude hiriko lehenengo biztanleen aztarnak,
San Anton elizaren
azpian, bai eta hainbat eraikin historiko ere.
Ibaizabal
itsasadarrak inguratzen du auzoa, eta erdialdean
Done Jakue katedrala
dago.
Iturribide
,
Solokoetxe
,
Atxuri
,
Begona
eta
Bilbo Zaharra
dira inguruko auzoak.
Administrazioaren aldetik,
Ibaiondo
barrutiaren (5.a) barruan dago Zazpikaleak.
Goieneko aldetik barrenekora, hauexek dira zazpi kale historikoak:
- Goienkale edo Somera kalea
.
- Artekale
.
- Dendarikale
.
- Belostikale
.
- Harategi Zahar kalea
.
- Barrenkale
.
- Barrenkale Barrena
.
Bilbo 1575. urtean. Auzo nagusia gaur egungo Zazpikaleak zen.
Bilboko irudi erromantiko eta idealizatua,
XVIII. mendean
egina. Bertan Plaza Zaharra agertzen da. Eskubian Udaletxearen eta
Kontsulatuaren
egoitza dago eta goian
Areatza
oraindik hondartza bat zenean agertzen da.
Diego Lopez Arokoak itsasadarra ikustean eta aztertzean bertan herri arrantzale bat sortzea erabaki zuen eta bertan Logronoko Foruaren oinarriak ezarri zituen (Alfontso VI.a Gaztelazkoa erregeak 1095ean Camerosko jauna zen Ximeno Fortunionek eskatuta Logronori emandako hiri-gutuna).
Portua antzinako biltegiaren edo udalerriaren (San Anton Eliza dagoen lekuan) aurrean kokalekua zela eta, hiria berehala hasi zen.
Hau gertatu haurretik herritar gutxi bizi egiten ziren itsasadarraren ertz batean.
Hasieran hiru kale bakarrik egon ziren,
Goienkale
,
Artekale
eta
Dendarikale
,
Bilboko Done Jakue katedralarekin
batera. Pixkanaka biztanleria gehitzen joan zen eta gaur egungo zazpi kaleak eratu ziren (Hiru kaleak inguratzen harresia ezarritzen hazi zen, gordeleku batekin Hiritarrak pobretik baztertzeko. Geroago zubiaren gordelekua bota eta eliza eraiki zuten oraingo San Anton Eliza dagoen lekuan.
Bilbo hazten jarraitu zen eta itsas merkataritza garatu zen, halaber, bertako lehen biztanleak itsasadarraren bi aldeetatik hedatzen ziren hiria bezala, eta harresiak ere).
Ezkerraldeko kostan burdina ustiatzen zuten hainbat eraikin zeuden. Hiru kale horiek harresi batekin erdi-inguratuak zeuden. Harresia Zamudioko atean hasten zen, gaur egun Unamuno plazatik Artekalera doan bidean, gutxi gorabehera. Kale bakoitzak errekarantz bere atea zueneta ate guzti horiek San Antongo zubian zegoen ate fortifikatu bakarrera zihoan bidea irekitzen zuten. Ate horietako bakoitza dorretxe bat zen, Legizamon, Zubialdea eta Arbolantxa izenekoak. Gainera geroago Erronda kalea izango zenetik beste sarrera bat zegoen Goienkalera, Ibeniko atea izenekoa. Harresietatik kanpora ezkerraldeko etxeak kenduta San Nikolas eta Ibeniko etxaldeak zeuden.
[1]
Bilboko Zazpikaleetako perspektiba. (via Cooper Hewitt, Smithsonian Design Museum).
XV. mendean Alde Zaharreko gunea sortu zen, zatirik zaharrena beste lau kaleekin handitu eta gero. Horren ondorioz "Zazpi kaleak" sortu ziren, Bilboko hirigune historikoak gaur egun duen izena hartu zuten eta harresia haien inguruan edatzen jarraitu zuen.
Zazpi kaleak osatu ostean harresiak jada zazpi-kale osoak inguratzen zituen.
1442
urtean oinarritutako mapa batean
[2]
zortzi dorrek eta hiru atek irekitzen dute hiria kanpoaldera. Lehen aipatutako bi ateez gain beste bat zegoen Belostikallen. Antzinako harresi horietatik antza zerbait geratzen da Erronda kalearen kantoi batean.
[3]
Gaur egun
Yohn jauregia
dagoen lekuan (Burtsa) eginiko ikerketa arkeolgokoetan harresi horren zatiak aurkitu ziren. Barrio Lozaren araberan
[3]
harresi horrek 5 edo 6 metroko altuera zuen eta 1,80 metroko zabalera.
Bilbo beti egon da bere errekarekiko oso loturik, antzinako portuaren jarduerak
San Anton elizaren
aurrean hasi zirenetik gaur egungo Superportura arte. Bere kokalekuagatik, hiria berehala hasi zen garrantzia irabazten,
Gaztelako
produktuen igarobide bezala. Horrela biztanleria pixkanaka hazten joan zen. San Antongo zubia zen hirirako sarbide nagusia, bertatik igarotzeko ordaindu beharra zegoelarik. Urte horietan ere
Donejakue bidearen
kostaldeko adarra Bilbotik igarotzen zen, eta horrek diru gehiago ematen zion.
Harresiak eraisten
1571an
hasi ziren, egondako
sute baten
ondorioz.
Azaroaren 9an
sute batek ia etxe guztiak erre zituen, zutik 6 dorretxe eta elizak bakarrik utziz.
[4]
Hortik aurrera etxe guztiek hiru pisu izan behar zituzten, behekoa dendentzat eta goiko biak etxebizitzentzat. Gehienek labe bat eta baratze bat zuten. Etxeen altuera 10,45 metrotik 10,86ra izan behar zuen
[5]
. Sute honen ondoren kaleen zabalera egokitu zen, 6,25 metrotara eta kale berriak eraiki: Santa Maria, Bidebarrieta, Santiago (Korreo), Kale Erreala eta Iturribide. Pietate eta Parra zeharbideak ere ireki ziren.
[4]
XVI. mendean ere Bilbok kaleak garbitzeko lehenengo sistema instalatu zuen. Ura itsasadarrean gora hartzen zen eta lur azpitik Erronda kalean zegoen biltegiraino eramaten zen. Hori beteta zegoenean ateak ireki eta ura azkar eta indartsu jaisten zen kaleetatik berriro itsasadarrera. Garai horretarako nahiko aurreratua zen sistema hau.
[4]
XVIII. mendean
,
San Nikolas
baseliza txikia egon zen tokian, gaur egungo eliza eraiki zen, eta honen aurrean zegoen
Areatzan
, Bilboko parkea. Horrela, berez Bilboren "hondartza" zenean, zuhaitzak landatu ziren eta hirirako aisialdi gune bilakatu zen. San Antongo elizatik hurbil, garai hartarako oso modernoa zen ospitale bat eraiki zen (
Atxurikoa
), gizonak emakumeetatik bereizten zituena.
Zazpikaleen iparraldera, kale berriak sortu ziren, Posta eta Bidebarrieta horien artean. Eta
Plaza Barria
. Hauxe jotzen da hiriaren "lehen zabalgunetzat", Sendeja eta Itxaropen kaleetan zehar egindakoarekin batera (gaur egun Udaletxearen eraikina ezartzen den gunean alegia).
XIX. mendean ere Plaza Berri eraikitzeko plana garatu zen, Donostian baino mende bat beranduago.
1784an
Alejo de Mirandak
egin zuen lehenengo plana,
Agustin de Humaranek
aldatu zuen
1805an
eta
Avelino Goikoetxeak
bukatu zuen, ahalik eta
1851an
bukatuta egon zen arte.
Bilboko Zazpikaleetako ikuspegi orokorra. Argi ikus daitezke auzoari izena ematen dioten jatorrizko zazpi kaleak.
Bilboko alde zaharra airetik ikusia.
- Txakurraren iturria
- Done Jakue plazatxoko iturria.
- Zamudioko ateko iturria.
- Unamuno plazako iturria.
- Plaza Barriko iturriak.
- Jose Mazarredo
(1745-1812), itsasgizona,
Espainiako Itsas Armadako
almirantea.
- Juan Crisostomo Arriaga
(1806-1826), musikagilea.
- Fidel Sagarminaga
(1830-1894), politikaria, kazetaria eta idazlea
- Emiliano Arriaga
(1844-1919), musikagilea eta idazlea.
- Miguel Unamuno
(1864-1936), idazlea eta filosofoa.
- Gregorio Ibarretxe
(1864-1933), politikari
jeltzalea
, arkitektoa eta Bilboko lehen alkate
abertzalea
.
- Manuel Maria Smith
(1879-1956), arkitektoa.
- Eli Gallastegi
(1892-1974),
politikari
abertzale
eta
jeltzale
independentista.
- Jesus Aranbarri Garate
(1902-1960), musikagilea.
- Jose Antonio Agirre
(1904-1960),
Eusko Jaurlaritzaren
lehen
lehendakaria
.
- Pedro Arrupe
(1907-1991), apaiza eta
Jesusen Konpainiako
Nagusia.
- Xabier Etxebarrieta
(1944-1968),
ETAko
kide nabarmena.
Bilboko metroak
bi geltoki ditu auzoan: Unamuno plazan eta Itxaropen eta Askao kaleek bat egiten duten gunean,
San Nikolas elizaren
atzealdean.
Bilboko tranbiak
beste bi geltoki ditu bertan:
Arriagako geltokia
(
Arriaga antzokiaren
atzealdean) eta
Erriberako geltokia
(
Erriberako Merkatuaren
aurrean).
- ↑
CALLE ITURRINO, E.
Biografia del paseo del Arenal
in
La Gran Enciclpedia Vasca, 3. tomoa, 288. or
.
- ↑
DELMAS, JUAN E.
La iglesia de San Nicolas, su pasado y su presente.
Bilbao, 1881
- ↑
a
b
BARRIO LOZA,
Bilbao, Arqueologia, urbanismo y arquitectura historica. III bilbao y su entorno. Las Encartaciones.
Bilbo, 1991.
- ↑
a
b
c
LARREA, Mª ANGELES eta MIEZA Y MIEG RAFAEL Mª.
El desarrollo del Casco Viejo de Bilbao. Notas de la historia urbana
in
Bilbo. Bilbao.
Sendoa argitaletxea. Hiriburuak saila. 1994.
ISBN 84-85846-98-2
- ↑
GUIARD Y LARRAURI, TEOFILO.
Historia de la Noble Villa de Bilbao
. Bilbo, 1905.
Euskal Herriko alde zaharrak
|
---|
|