Zabalburuko Dorreak
Bilboko
etxebizitza dorreak dira. Bilboko
Zabalburuko
auzoan altxatu zituen
Eugenio Maria Aginaga
arkitektoak, 1970. hamarkadan. Antzina
Zabalburu
familiarenak ziren lur horiek,
Mena finka
gisa ezagutzen zirenak (bertan zegoen
Villa Mena
jauretxea).
Guztira 17 eta 20 solairu arteko altuera dute, eta 70 bat metro. Dorreez gain, salmenta-zentro txiki bat eta hainbat bulegok osatzen dute konplexua.
Eusko Jaurlaritzaren
kontsumo saila bertan kokaturik dago.
Todo por la pasta
(Zuz.:
Enrique Urbizu
, 1991) filmeko hainbat eszena Zabalburu dorreetako merkatalgunean eginak dira. Halaber,
Hotel y domicilio
(Zuz.:
Ernesto del Rio
, 1995) filmeko protagonista bateko fikziozko etxea dorreetako solairu garai batean kokatzen da.