Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilhelm Maximilian Wundt
(
Neckarau
,
Alemania
,
1832ko
abuztuaren 16a
-
Grossbothen
, Alemania,
1920ko
abuztuaren 31
) alemaniar psikologo eta filosofoa izan zen.
Heidelberg
,
Zurich
eta
Leipzigeko
Unibertsitateetako irakasle izan zen.
Psikologia
esperimentaleko lehen laborategia sortu zuen Leipzigen (
1879
). Psikologiaren oinarria esperientzia zela zioen eta borondatea, hari loturiko sentipenekin batera, esperientzia psikologikoaren parte dela, ezagutza bera baino garrantzizkoagoa. Psikologia esperimentalaren sortzailetzat hartua da.
Nerbio-sistemaren
mekanikari buruzko,
zentzumenen
sentipenei buruzko eta pertzepzioari buruzko lanak egin zituen, eta asoziazio pasiboen eta pertzepzio aktiboaren, adimen-sintesien eta pentsamendu logikoaren oinarri den pertzepzioaren, arteko bereizketa egin zuen.
Lan nagusiak:
Beitrage zur Theorie der Sinneswahrnehmung
(1858-1862);
Vorlesungen uber die Menschen und Thierseele
(1863);
Grundzuge der Physiologischen Psychologie
(1873-1874).